Etxeko talentua gurean mantentzeko asmoa

Erabiltzailearen aurpegia Asier Figueroa 2018ko urt. 30a, 11:51

Bilbao Basketek harrobia eratzeko BBK fundazioarekin akordioa sinatu du.

Xabier Segrero, BBK-ko presidenteak eta bere homologoa den Koldo Maurazak akordioaren nondik norakoak Bilbao Arenan aurkeztu zituzten. Formakuntza haur-kategorian hasiko da jokalaria gazte mailara heltzen den arte (16 urte).

Lehenengo fase honetan kirolariak bere ingurunetik ez aldentzea du helburu gero talde bizkaitarrekin elkarlana hasiz. Egitasmo honetan parte hartzen duten gazteek ikasketetarako bekak lortzeko aukera izango dute, baita Euskal Herriko Unibertsitatean eta Deustuko Unibertsitatean tokia izatea ere. Horretarako, euren ikasketen errendimendua egokia izan beharko da.

Akordioaren beste puntu bat, Aste Santuan BBK-UP txapelketa egitea izango da. Bizkaiko klubentzat irekita dagoen ekimen honetan, minibasket eta haur kategorietako jokalariek parte ahal izango dute, probintzia osoko kantxa desberdinetan. Eskualde bakoitzeko irabazleek, datorren apirilaren 7an Bilbao Arenan jokatuko diren finaletan hartuko dute parte, Bizkaiko saskibaloiaren festa nagusia izateko jaio den txapelketan. BBK Bilbao Basketen elastikoaren atzekaldean azalduko da, izena eta zenbakiaren artean hain zuzen ere.

Esfortsu handia egin beharko da datozen urteetan Javi Salgado, Borja Mendia edo Xabier Lopez-Arostegui bezelako jokalariak mailarik gorenean ikusteko (hori baita azkenenko pausua). Eta, edozein kiroletan gertatzen den moduan, harrobitik igaroko direnak asko izango dira, baina apur batzuek lortuko dute bakarrik jokoa izaten hasi zena ogibide bihurtu.

Ekimena beharrezkoa dela uste dut. Aurten Bilbao Basketek Aitor Zubizarreta azpeitiarra fitxatu zuen, (eta Joseba Estalayo leioatarrak eta Jon Betolaza bilbotarrak aurredenboraldia beltzezko gizonekin egin zuten) baina ostiralean auzkeztutakoa asmo handiko proiektua da, etxeko talentua gurean mantentzea. Espero daigun hitz politak soilik ez izatea, eta urte batzuen buruan jokalari Bizkaitarrak lehenengo taldera heltzea, baita emakumezkoetan eta gurpileko saskibaloian ere. 

Proiektuaren bilakaerari adi egon beharko gara.

 

Argazkia: Bilbao Basket