Gutxi iraun du pozak beltzezko gizonen etxean. Pasa den astean animoak gainezka zeuden hil ala biziko lehia irabazi ostean. Baina, igandean Zaragozan gertatutakoaren ondoren, irabazitako lasaitasun apurra desagertu da. Ez bakarrik Bilbao Basketek galdu zuelako soilik, baita ere Betisek Unicajaren aurkako derbi andaluziarrean irabazi zuelako.
Gauzak txarto hasi ziren larunbateko entrenamenduaren azkenengo jokaldian. Gaur taldeak aditzera eman duenez, Dejan Todorovicek eskuin orkatilean zaintiratu bat izan zuen eta, eboluzioaren arabera, ez dirudi aste pare bateko gauza izango denik (hematoma eta artikulazioan isuria baitu serbiarrak). Eta esaera zaharrak esaten duen moduan, txarto hasten dena... txarto bukatzen da.
Eta horrela izan zen, atzokoan ez zen Betisen kontrako norgehiagokan ikusi genuen talde adoretsuaren eta lehiakorraren arrastorik ikusi. Zenbakiek argi eta garbi deskribatzen dute atzokoa ez zela bilbotarren partidua izan: biko jaurtiketetan %44a asmatzea; %21a hirukoetan eta %61a jaurtiketa libreetan. Portzentai oso baxuak sailkapeneko putzutik ateratzeko borrokan murgilduta dagoen talde batentzat eta, zenbaki horiekin normalena partiduak galtzea da. Hori bai, Zaragozaren meritua izan zen aurkariek lehia eskas bat jokokatzea.
Izan ere, markagailua laurdeneka aztertuz gero, lehenengo hamar minutuetan solilik eutsi zioten bilbotarrek, 17-13. Beste hiruretan aragoiztarrek aldea handitu besterik ez zuten egin: 22-15 (39-28 atsedenaldian), 27-22 (66-50) eta 15-11 (81-61 bukaeran). Kantxan kolore bakarra zegoen; etxekoek zeramaten gorria.
Banan-banako estatiskikei erreparatuz gero, Thomasek eta Hamminek 13 eta 10 punturekin nabarmendu ziren hurrenez-hurren. Etxeko azken partiduarekin alderatuta, beste taldekideen laguntza urria izan zen (Mubruk 3 puntu bakarrik eskuratu zituen, Hervellek 5, Gladnessek puntu bakarra...). Ez genuen atzo zortziko talde lana ikusi.
Etxeko taldean Neal zen mehatsurik handiena (13 puntu, 5 errebote eta 5 asistentziekin bukatu zuen partidua) baina saskiratzailerik nagusiena Bellas izan zen 16 punturekin. Bi hauekin batera Stoll 12rekin (7 asitentziarekin) eta De Jong 11 puntu eta 9 erreboterekin aipatu beharra dago.
Aurkari zuzenen emaitak ikusita (atzokoa lehia zuzena zen Mrsicen mutilentzat) ez da jardunaldi guztiz txarra izan, Burgosek eta Joventutek euren lehiak galdu baitzituzten. Horrela daude sailkapenaren beheko postuak liga erregularra amaitzeko hamar jardunaldi geratzen direnean:
14 Zaragoza 8-16
15 Bilbao Basket 7-17
16 Burgos 6-18
17 Betis 6-18
18 Joventut 4-20
Beltzezko gizonek Tenerife izango dute bisitari hurrengo igandean eguerdiko 12:30ean. Bi aurpegi ezagun daude kanarietako taldean: Fotis Katsikaris eta Kostas Vasilieiadis greziarrak. Ez da batere norgehiagoka erreza izango (falta diren guztiak bezela). Sufritzera kodenatuta daude, bai jokalariak, baita zalegoa ere.
Argazkia: ACB Photo