Igande eguerdiko partidua hasteko minutu gutxi falta zirela hutsune asko ikusten ziren harmailetan (txio bat idatzi nuen hori buruz), baina, zorionez, azkenengo unean jendea sartu zen, 7800 pertsona pasatxo (ohiko 8500-9000etik ez oso urrun, baina nabaria zen data berezia zela eta Aste Santua erdian zegoela). Zalego falta horrek, beltzezko gizon izandakoei (Fran Vazquez, Kostas Vasileiadis, Tobias Borg eta Fotis Katsikaris) egindako harrera espero baino hotzagoa izatea suposatu zuen.
Norgehiagokari erreparatuz, etxekoen aldetik txarra izan zela esan beharra dago. Gipuzkoa Basketen kontrako gidoi berdintua jarriatu zuen atzokoak eta lehenengo hogei minutuetan beltzezko gizonak indarge eta intentsitate batik agertu ziren kantxan, bigarren laurdenean batez ere, izan ere, atsedenaldira heltzeko bi minutu eskas geratzen zirenean, partziala 4-19koa izen zen (beste zortzi puntu eskuratu zituzten Mrsicenek). Irudi batek mila hitzek baino gehiago adierazten dutela dio esaera zaharrak; markagailua 24-39 zegoela jokalariek aldageletarako bidea hartu zutenean. Gaitzerdi ikusta hogeitabat puntukoa zela aldea lehenago aipatutako partzial horren ostean. Hogeita lau puntu hogei minutuetan erasoko produkzio eskasa da behar gorrian dagoen talde batentzat; bakarrik egindako jaurtiketak ez ziren sartzen, errebotean kanpotarrak nagusi ziren... oso itxura txarra.
Hamabost minutuko etenaldiaren ondoren, beltzezko gizonen erreakzioa etorri zen. Amorru biziz kantxaratu ziren bilbotarrak eta, Redivo eta Salgadoren eskutik, ia ezinezkoa zirudiena lortzeko gertu ibili ziren, markagailua iraultzea alegia. Punu batera jarri ziren etxekoak (43-44) zalegoaren algara eraginez. Berpizkunde igandea izanda atzokoa, Miribillan ere miraria gertatzeko ez zen asko falta izan. Tenerifek norgehiagokaren agindua berreskuratu zuen eta ez zen horrelakorik gertatu.
Azkenengo laurdenen diferentzia sei-zazpi puntu bitartean finkatu zen. Bilbotarren esperantzak apurka-apurka desagertzen ziren, nahiz eta partiduan bizirik irauteko esfortsuak egin. Alperrikako lana izan zen eta, horrenbestez, garaipena Kanariar Irletara joan zen 67-74 (etxetik kanpo abenduaren 12tik lortzen duten lehenengoa).
19 puntu eskurtuta Lucio Redivo izan zen saskiratzailerik nagusiena. Salgadok 11 lortu zituen (biek hiruna hiruko lortuta). Taburen 10 puntuak eta Devin Thomasen 8 puntu eta 9 erreboteak ere aipatzeko modukoak dira.
Kanpotarren artean, Tobey (15 puntu, 8 errebote), Ponitka (11-10) eta Akognon (10 puntu) onenak izan ziren.
Egoera zeharo okertu zaio Bilbao Basketi. Bere porrotari, Burgosen, Betisen eta Joventuten garaipenak gehitu behar zaizkio. Horrela dago sailkapena 25. jardunaldiaren ostean:
14 Zaragoza 8-17
15 Bilbao Basket 7-18
16 Burgos 7-18
17 Betis 7-18
18 Joventut 5-20
Hurrengo jardunaldian Estudiantesi egingo dio bisita Bilbao Basketek. Norgehiagoka igande arratsaldean izango da (18:30ean). Denbora gelditzen da egoera zuzentzeko, baina huts egiteko aukerak agortzear daude.
Argazkia: Bilbao Basket/Aitor Arrizabalaga