Denbora oso urrun gelditzen dela dirudien arren, maiatzean konfirmatu zen Bilbao Basket ez zuela ACBn jarraituko eta baita egoerak sortu zituen zurrumurruak ere (taldearen desagerpena kasu). Agian berandu izan bazen ere eta, hainbat komunikabidek aurreratu ostean, Administrazio Kontseiluak azalpenak eman zituen eta zorra zein zen eta hartzekodunen aurre konkurtsoan sartuko zela aitortu zuten arduradunek. Egoera zinez larria baina hori guztiarekin, saskibaloiaren bigarren mailan parte hartzearen aldeko ideia luzatu zuten prentsa eta zaleen aurreko agerraldian. Herenegun 2018-2019ko denboraldiko egutegia argitaratu ostean konfirmatu zen.
Ofizial egin zen ere marea beltzaren ahoan zegoena: Alex Mumbru izango dela beltzezko gizonen entrenatzaile berria. Kapitain ohiak pasa den udan talde baten arduradun izateko karneta atera zuela eta segiduan 2017-2018 urtea azkena izango zela adierazi zuen bezain laster, Miribillan ideia bakarra zeneta egi bihurtu da. Proiektu berri hau aurrera eramateko, Jorge Elorduy izango du alboan laguntzaile. Bilbotarrak esperientzia handia du bai gizonezko taldeak zuzentzen Urrezko LEB (Melilla), Zilarrezko LEB (Gijon), EBA (Santurtzi) baita emakumezko taldeekin ere (Paraguayko hautatzaile moduan eta Asuncioneko Sol de America taldean ere). Bilbao Basketeko kirol arloan beste nobedade bat badago izan ere urteetan laguntzaile moduan eta 2014-2015 denboraldiamn entrenatzaile ibilitako Rafa Pueyo izango da Kirol Zuzendari berria, behin Raul Lopezek karguari agur esan dionean.Hirurak izango dira proiektu berri honen gidariak.
Aurtengo denboraldian elastiko beltza defendituko dutenen izenak falta dira. Aurreko denboraldian Javoi Salgadok publikoki adierazi zuen berak jarraitu nahi zuela. Santutxukoak badaki zer den Urrezko LEBen jokatzea (beltzezko gizonak gorriz, La Casillan eta ostiral arratsaldeetan jokatzen zuten hartan) eta, nire uste apalean, bere perfila eta esperientzia duen jokalari bat ezinbestekoa da taldean. Pueyok baieztatu zuen 14 zenbakiari eskaintza luzatu ziotela. Berarekin batera, logikoena izango zela uste dudan arren, ikusi beharko da etxeko beste jokalariek ere roster berrian lekua izango duten: Borja Mendia, Unai Mendikote, Aitor Zubizarreta, iaz aurredenboraldian leguntzen egon ziren Jon Betolaza eta Joseba Estalayo… Liga jokatzen esperientzia duten jokalari batzuen fitaketaren bat ere espero da eta atzo Jon Larraurik DEIAn argitaratu moduan, badirudi talde bilbotarra Jorge Bilbaoren atzetik dabilela. Polonian egin dubere debuta profesional mailan pibot bilbotarrak AEBetako Texas Arlington unibertsitatean maila bikaina erakutsi ostean.
Hurrengo egun eta asteetan jakingo dugu aurretik aipatutakoak 2018-2019ko beltzezko gizonak izango diren ala ez.
Aurkariak eta egutegia
Honek izango dira beltzeko gizonen aurkariak urrian hasiko den denboraldi berrian:
Araberri talde gasteiztarra, Bartzelona B, Betis, Caceres, Canoe, Castello, Coruña, Granada, Huesca, Lleida, Melilla, Ourense, Oviedo, Palencia, Palma, Prat eta Valladolid.
Egutegia.
Taldeak sare sozialak erabilita norgehiagokak, aldaketarik ez badago, igande goizetan jokatuko direla adierazi zuen atzo.
Argazkia: Bilbao Basket