Erronka berri baten aurrean

Erabiltzailearen aurpegia Asier Figueroa 2018ko ira. 11a, 09:47

Urrezko LEBari aurre egiteko proiektu berria eraiki du Bilbao Basketek

Beltzezko gizonen Kirol Zuzendaritza berriak ez du korrikarik egin udan zehar  taldea eraikitzeko. Aurrean dagoen erronka ez da makala izango (ACBra bueltatzea erreza dela usteak ez dio Bilbao Basketi mesederik egingo) eta puzzlea osatzeko pieza egokien bila buru-belarri ibili dira bulegoetan, mailan jokatzen esperientzia duten jokalariak eta balore gazteak batuz. Taldeak ez du iazkoarekin alderatuta inolako zer ikusirik izango, Javi Salgadok bakarrik jarraituko duelako. Santutxukoa Bilbao Basketen kapitain izango da berriz aspladiko partez eta, era berean, proiektu berri honen erreferentea.

Arestian esan bezela, talde orekatua lortzeko fitxaketak egin ditu Rafa Pueyok zuzendutako lan taldeak. Posizioak kontuan hartuta, hau da 2018-2019 denboraldiko Bilbao Basket:

Joko-antolatzaileak: Javi Salgado (1'80; 38 urte) eta Thomas Schreiner (1'95; 31 urte).
Santutxukoak bere maisutasuna erakusten jarraituko du berarentzat batere ezezaguna ez den maila batean izan ere Bilbao Basketen ez ezik, Leonen elastikoa ere defendatu baitzuen.
Austriarrak ere badaki zen den Urrezko LEBen jokatzea, Andorraren jokalari zela. Azkenengo denboraldian Burgosen jokatu du ACBn. 

Eskoltak: Jaylon Brown (1'83; 23 urte) eta Tomeu Rigo (1'93; 21 urte).
Amerikarra iaz Mazedonia eta Finlandian zenbaki txukunak lortu  ostean dator Bilbora. Pueyoren iritziz "jaurtiketak bilatzen ondo dakien jokalari arina da".
Rigo Sevillako harrobian hazitako 21 urteko gaztea da. Betisekin egin z<uen ebuta roain bi denboraldi eta Caceresekin Urrezko LEBen ere aritutakoa da.

Hegalekoak: Edu Martinez (2'02; 28 urte) eta Osvalda Matulionis (2'00; 27 urte)
Schreiner bezela, errioxarra Burgosen ibili zen iaz. Orain dela bi denboraldi bigarren mailatik ACBra igotzea lortu zuen eta, aurretik, Ourense eta Breoganekin jokatu zuen. Estudiantesekin egin zuen debuta ACBn 2010-2011 denboraldian. 
Lituaniarrak badaki Urrezko LEBen jokatzea zer den Lleida eta Breoganen elastikoak defendatu ostean. Hiruko jaurtiketa ona du eta bere fisikoa dela eta errebotean lagundu dezake Kirol Zuzendariaren iritziz.

Hegal-pibotak: Ivan Cruz eta Justas Sinica (2'03; 33 urte)
Estudiantesen hazitako madrildarra Betisetik heldu da. Aurretik Breoganen eta AEBetan jokatu zuen. Kirol Zuzendariak berataz bat baten kontrako joko ona duela eta errebotean funtsezkoa izango dela azpimarratu du, baita hiruko jaurtiketa txukuna duela ere.
Beltzezko gizoenen bigarren lituaniarra Burgosen ibilitakoa da, orain dela bi denboraldi hain zuzen ere Edu Martinez bezela bigarren maila jokatzen. Euroligan esperientzia du (9 norgehiagoka) Lietuvos Rytasekin. 

Pibotak: Kevin Larsen (2'08; 25 urte) eta Ben Lammers (2'08; 22 urte)
118kilo dittuen danimarkarra bere herrialdeko ligan MVPa izendatu zuen iaz, Horsens taldeko partaide zela. "Poste txikian ondo moldatzen da. Esku fina du eta taldekideei asistentziak emoten badaki" izan dira Pueyoren hitzak.
Taldeko bigarren ipar-amerikarrak bere lehenengo esperientzia profesionala izango du Georgia Tech unibertsitatean azkenengo lau denboraldiak eman ondoren. Houstonekoa defentsan nabarmentzen da, nahiz eta erasoan ere erreferente izan ahal den.

Hamar jokalari hauekin batera , beste bi beltzezko gizonen parte izango dira entrenamentuetan ets EBA ligan Santurtziren baitan jokatzen: Unai Mendikote hegaleko sestaotarra (1'98; 19 urte) eta Jon Aldekoa joko-antolatzailea (18 urte).

Retabet babesle nagusia hurrengo hamar urteetan

Aurreko kontratuak zazpi urtekoa zen baldin eta taldea ACBn mantentzea lortzen bazuen. Kontratu hori bertan behera geratu bazen ere, luzeagoa den beste bat sinatzea erabaki dute. KIrol apostu etxeak jarriko duen diru kantitatea aditzera eman ez den arren, helburuen arabera handiagoak izango direla ziurra da.

Pentex izango da babesle tekniko berria

Kataluniako etxeak Errea italiarraren lekua hartuko du eta berea izango da beltzezko gizonen arropa egiteko erantzunkizuna.

Aurredenboraldia 
 
La Casillan jokatu zen pasa den ostiralean aurredenboraldian zehar beltzezko gizonek etxean jokatuko duten lehenengo norgehiagoka. Shenzen Leopards talde txinatarraren aurka estreinatu ziren Alex Mumbruren mutilak garaipen erao lortuz (86-69).
Hauek izango dira liga hasi bitartean izango diren lehiak:
Palentzia-Bilbao Basket (Palentzia; irailaren 12an)
Juaristi-Bilbao Basket (Azpetia; irailaren 16an Euskal Koparen final laurdenak)
Valladolid-Bilbao Basket (Valladolid; irailaren 18an)
Euskal Koparen finalerdiak, aurreko kanporaketako lehia irabazten badute (irailaren 22an)
Euskal Kopako finala, finalerdia irabazten badute (irailaren 23an).

Marea beltzak ilusioa berreskuratzeko denboraldia izan daiteke aurtengoa. Ikusiko da zein den taldearen bilakaera.

Argazkia: Bilbao Basket