Erronkari eman ahal zaion hasierarik onena

Erabiltzailearen aurpegia Asier Figueroa 2018ko urr. 9a, 21:18

Urrezko LEB ligako debutean beltzezko gizonek Oviedoren aurka garaipena lortu zuten luzapenena erabaki zen lehian (77-82)

Larunbat arratsaldeko norgehiagokaa Bilbao Basketen debuta suposatzen zuen Urrezko LEB ligan 14 urtez mailarik gorenean egon ostean. Nahiz eta aurredenboraldian txapelketako arerioen aurka txukun aritu (eta ACBn hasiera txarra izan duen Gipuzkoa Basketi Euskal Kopan gailendu) ez da berdina txapeketa ofizialak duen tentsio eta erantsunkizun puntua eta, hortaz, ikustekoa zen Alex Mumbruk zuzenduteakoen erantzuna.

Laurdeneka izandako partizialei erreparatuz, norgehiagoka estu joan zen hasieratik bukaeraraino: 22-18, 21-22 (43-40 atsedenaldian), 15-20 eta 14-12. Osvaldas Matulionisek izan zuen berdinketa apurtzeko saskiratzea lortzeko abagunea baina lituaniarrak ez zuen bere helburua lortu eta, hortaz, bost minutu gehigarri izan zituen partiduak elektronikoak 72nako berdinketa erakusten zuenean Luapenean kanpotarrak asturiarrak baino hobeto jokatu zuten eta 5-10eko partziala lortuta garaipena poltsikoratu zuten.

Pumarin udal polikirldegian jokaturiko lehian zuriz jantzitako beltzeko gizonak talde moduan jokatu zuten, Bilbao Basketeko jokalari ohia den Javi Rodriguezek zuzendutako gizonen aurrean. Salgadok eta Schreinerrek maisutasunez gidatu zituzten taldekideak 8na asistentzia banatu zituzten (lehenengoak 10 puntu eta bigarrenak 6 eta 5 errebote lortuta) eta pibotak izan ziren jokalaririk onenak talde bilbotarrean, antolatzaileen jokoa ondo baino hobeto aprobetxatuz: Kevin Larsen danimarkarrak 19 puntu sartu zituen eta Ben Lammers amerikarrak 14. Nabarmentzekoa da ere beste hiru jokalari (Jaylon Brown, Edu Martinez eta Justas Sinica) 9na puntu lortu zituztela. 

Oviedoren baitan, onenak Nuutinen 20 punturekin eta Arteaga 16rekin izan ziren onenak.

Hasiera honetan ez dago etenik eta bihar jokatuko da ligako bigarren jardunaldia, lehenengoa Miribillan. Marea beltzak bere jokalariak zuzenean ikusteko aukera izango dute iluntzeko 20:00etan hasiko den Castelloren aurkako lehian.

Argazkia: Bilbao Basket