Urrezko LEB liga hastear zela (baita aurrredenboraldi osoan ere) bi hitz izan ziren nagusi Bilbao Basket osatzen dutenen ahotan: ilusioa eta lana. Lehenegoa maiatzan irudikatzen zen etorkizuna elastikoa baino ilunagoa zelako eta bigarrena taldea goitik behera eraiki delako eta, hortaz, puzzlearen pieza guztiak batu behar zirelako talde sendoa osatzeko ta, bestetik, txapelketa bera oso zorrotza delako (aurten ahalik eta zorrotzagoa jakinda bai ala bai jeitsierak eta igoerak egongo direla). Mezua argi dago: bidea pausuz-pausu egiten da. Eta horretan dihardute "beltzezko gizonek" lehenengo hiru jardunaldietan kale egin gabe eta hurrengo lehiaz haratago ez den ezertan helbururik ez jartzen. Hitz potoloak denboraldiak aurrera joan ahala etorriko dira. Hori bai, taldearen emaitzak ikusita zilegia da marea beltzak amets egitea.
Bilbao Basket 87 Castello 78
Bilbao Arenaren estrenaldia izan zen asteazkenekoa bigarren mailan eta gozoa ian zela esan genezake. Lehenengo eta behin, lan eguna izanda eta norgehiagoka iluntzeko 20:00etan hasten zela kontuan hartuta, Miribillan 6680 pertsona bildu zirela kontuan hartzekoa da (ACBko leku askotan baino zalego handiagoa). Leheneno zalantza argituta baloia airean jarri baino lehen. Bigarrena argitzeko (garaipena etxean geratuko zen ala ez alegia) majo sufritu behar izan zuten bai jokalariek, bai Mumbru eta Elorduyk zuzendutako staff teknikoak baita jokalariek ere.
Lehia ikusi ez zuen edonork amaieran elektronikoak erakusten zuen bederatzi puntuko errenta ikusita norgehiagoka erreza izan zela pentasatuko du. Are gehiago, bigarren laurdenean abantaila hamabi puntukoa izan zela jakinda. Castello borrokalari agertu zen eta hasieratik erakutsi zuen ez zela gurera arratsalde pasa etorri. Washburn eta JJ Garciaren gidaritzapean 20-24koa lortu lehenengo laurdenean. Kanpotarrak errebotean nagusi izan ziren eta hori izan zen emaitzaren arrqazoi nagusia Bigarrenean aldiz, Mumbruren mutilen susperraldia etorri zen Rigoren hirukoak eta defentsa sendoagoa baliatuz, aurretik esandako hamabi puntuko errenta lortuz. Antonio Tenek zuzendutako mutilek ez zuten etzi eta atsedenaldira soilik hiru puntu behetik joan ziren (44-41).
Talde bakoitza laurden baten jabe: leheengoa kanpotarrentzat eta bigarrena etxekoentzat. Aldageletatik bueltan, biek ala biek euren horretan jarraitu zuten, defentsan sendo eta erasoan eraginkor. Talde batek ez zuen bestea menderatzen eta aurreko partzialean beltzezko gizonek lehia euren mesedetarako apurtzeko aukera galdu ostean (aurkariak ondo erreakzi9onatu zuelako) saskiratzeak kantxaren bi adeetan ikusi ziren eta, hortaz, laurdena 21na bukatu zen (65-62).
Gidoian ez zen aldaketarik egon eta bi taldeak garaipenaren bila buru-belarri aritu ziren azkenengo laurdenean. Aurreko hogeita hamar minutuetan gauzak estu joan ziren baina benetako emozioa azkenengo minutuetan heldu zen. Markagailua pare bat minutuz 78na joan zen. Presioaren menpe, bi taldeetako jokalariek ez zuten saskirako bidea aurkitzzen... bi minuturen faltan Salgadok lehia etxekoan alde apurtu zuen arte. Hiruko bat sartuta lehenengo, Lammersekin "alley-oop"bat eginda hurrengo jokaldian (orain hamalau urte Splitterrekin zuen konexioa oroituz). Amerikarrak partiduaren hondarrean sartutako bi jaurtiketa librek jarri zuten markagailuak erakusten zuen emaitza: 87-78.
Beltzezko sei gizonek lortu zituzten hamar puntu edo gehiago: Rigo (15; seitik lau hiruko), Larsen (14 gehi 6 errebote), Cruz (13), Brown (12), eta 10na Schreiner eta Lammersek (gehi 5 eta 6 errebote hurrenez-hurren). Zenbaki bikoitzetatik hurbil geratu zen Javi Salgado, 7 puntu eta 9 asistentzia lortuta. Dena ez zen pozgarria izan ordea, izan ere Matulionbsek belauna bihurritu baitzuen. Lituaniarra bost astez egongo da kantxetatik at eta bere posturako Rafa Huertas fitxatu du. ordobako jokalriak esperientzia anitza du Urrezko LEB ligan Melilla, Caceres, Alicante, Burgos, Ourense, Palentzi, Lugo eta Palmaren elastikoak defendatu ondoren.
Kanpotarren artean, nabarmentzekoak izan zen Washburn (19 puntu, 7 errebote), JJ Garcia (16 puntu, 12 errebote) eta Luzaroren lana (14 puntu)
Lleida 70 Bilbao Basket 75
Talde biak atzoko partidura lehnengo bi jardunaldietan porrota zer zen jakin gabe heltzen ziren eta norgehiagoka borrokatua suertatuko zela aurreikusten zen. Eta, aurreko bi jardunaldieta bezela, lehia estua izan zen atzokoa. Zaila izango da txapelketa osoan zehar diferentzia handiak ikustea (ACBn Baskoniak atzo Fuenlabradaren aurka lortutako +50eko aldea kasu). Urrezko LEBa osatzen duten hamazortzi taldeek astero duten onena emango dute.
Horren lekuko, laurden bakoitzaren bukaerako partzialak: 14-19, 21-12 (35-31 atsednaldian), 20-19 (55-50) eta 15-25. Azken laurden horretan etorri zen beltzezko gizonen erreakzioa partidua etxekoen alde apurtzeko orian egoela bukaerara iristeko zortzi minuturen faltan, elektronikoak 61-50koa erakusten zuenean.
Lehenengo laurden txukuna jokatu zuen Bilbao Basketek, partiduaren erritmoa kontrolpean edukita. Baina etxean jokatzeak talde kataluniarra suspertu zuen eta markagailua iraultzea lortu zuen. Hori ez ezik, aldea handitu zuen hirugarren laurdenean eta azkenengo partizlalren hasieran. Lehia kontrolpean zuten etxekoek eta, arestian aipatu moduan, beltzezko gizonek lehenengo porrota pairatzeko bidean ziren. Hor agertu zen <Mumbruk bere taldearentzat nahi duen sena, borrokarako prest, azkenengo segundua arte partiduan sartuta dagoen taldea eta arerioei gauzak zail jartzen dizkiona. Lammersek erantzunkizuna hartu zuen eta bi joko antolatzaileak kantxan zirela, jokoaren kontrola berreskuratu eta defentsa zorroztu zuen. 1'93ko altuera izateak, eskolta moduan jokatzea ahalbidetzen du Schreiner Salgadorekin batera aritzerakoan. Aurreko bi norgehiagoketan ere batera erabili ditu Mumbruk eta, momentuz, emaitza onak ekarri dizkio. Zalantzarik gabe, hori nizan zen partiduko azkenengo zortzi minututetan ikusitakoaren gakoa. Santutxutarra eta austriarrak maisuki gidatu zuten taldea tarte horretan 9-25koa lortzeko eta denboraldiko hirugarren garaipena poltsikoratseko.
19 puntu, 6 errebote eta 3 txapela (16ko balorazioa lortzeko). Honek dira Ben Lammersek atzo lorturiko zenbakiak. Texaseko pibot gazteak partidu handia jokatu zuen. Berarekin batera, Brown (18 puntu), Salgado (14 puntu, 4 errebote, 4 asistentzia) eta Schreiner (10 puntu, 3 errebote, 3 asistentzia) nabarmendu ziren.
Jorge Sernak zuzendutako taldean, Djuran 18 puntrekin, Kyei 14 punturekin eta Turner 10 punturekin izan ziren onenak.
Nahiz eta Castelloren lehia bukatu bezain aster Mribillako "speakerrak" Bilbao Arenan jokatu beahrreko hurrengo lehia hilaren 21ean eguerdiko 12:00etan izango zela adierazi, data eta ordutegi aldaketa dago. Beltzezko gizonen eta Huescaren arteko lehia ostiralean iluntzeko 20:00etan izango da. Etxekoek bolada onari jarraipena ematen saiatuko dira. Momentuz, jokaturiko lehia guztietan garale atera dira: hirutik hiru.
Argazkia: Bilbao Basket/Aitor Arrizabalaga