"Jaurtiketa onak bilatu ditugu eta ondo botata zeuden, baina ez ditugu saskiratu. Sartuko dira". Honek izan ziren Alex Mumbruren denboraldiko lehenengo porrota pairatu ostean, hainbeste hiruko jaurtiketa saiatzearen arrazoien arabera galdetu ziotenean. Hori izan baitzen Huescaren kontrako lehia galtzearen arrazoi nagusia, jaurtiketa libreetan izandako portzentaia ere aztertzekoa den arren (hogeita bostetik hamasei). Saskira begira ez zen ostiral ona izan beltzezko gizonentzat.
Ondo baino hobeto hasi zuten etxekoek ordea, 9-0eko partzial ona lortuz. Lehia bilbotarrek nahi zuten erritmora jokatzen zen eta hasierako alde hori mantentzen zuten lehenengo laurdena aurrera joan ahala (17-8). Taldearen aginte makila hartu zuenetik argi eta garbi adierazi du behin eta berriz Mumbruk erritmo bizia izan behar dela taldearen jokmoldea, transizio arinak. Lehenengo hamar minutuen amaieran elektronikoa zen horren adierazle garbia: 26-19.
Txapelketa honetan ez du inork amorerik ematen eta Huesca ez zen gitxiago izango. Aragoitarrek bigarren laurdenaren hasieran 2-7ko partiala lortu zuten. Markagailua iraultzeko bidean ziren Guillermo Arenasenek, baina kirolez kontrako falta batek etxekoen animoak berpiztu zituen sei puntuko errenta lortzeraino. Laurdenaren azkenengo bi minutuetan kanpotarrek Garciaren hirukoen bitartez helburua lortu zuten, atsedenaldira aurretik heltzea alegia, 40-42.
Aldageletatik bueltan, intentsitatea areagotu zen, inork ez zuen agintea hartzen. Etxekoak markagailuan aurre hartzea lortu zuten berriz baina kanpotarrak ez zeuden urrun. 44na berdinduta ziren azkenengo laurdena hasteko minutu eta erdiren faltan. Saskiratzeak kantxaren bi aldeetan ikusten ziren eta Lammersen 2+1eko batek, Bilbao Basket laurden erabakiorra puntu bakarreko errentarekin hasteko parada eman zion (57-56).
Denbraldi osoan ez bezela, norgehiagokaren azkenengo minutuetan beltzezko gizonak urduri jarri zire eta, arestian aipatu bezela, alferrikakoa izan zen lehia hirukoen bitartez poltsikoratzeko ahalegina, saskia txikiagotu zela zirudien. Nahiz eta diferentzia bi puntura murriztu, Huescak ondo baino hobeto kudeatu zen errenta, baita handitu ere. Bukaeran Bilbao Basket 69 HUesca 76 eta, horrenebestez, ostiralekoa da Mumbruk zuzendutako taldeak pairatzen due lehenengo porrota.
Banan-banako zenbakiei erreparatuz, beltzezko gizonik onena Larsen izan zen. Pibot danimarkarrak 17 puntu, 6 errebote eta 27ko balorazioa lortu zituen. Berarekin batera, Brown (16 puntu) eta Schreiner (10 puntu eta 4 asistentzia) nabarmendu ziren.
Hyesacren baitan, Haws 15 punturekin saskira begira onena izan bazen ere, Hartwichen lana aipatzekoa izan zen. Nahiz eta bere taldekidea den Gjuroskik bezela 12 puntu lortu, bi hauetan lehenak 14 errebote eskuratu zituen, horietatik hamabi defentsan. Johnsonek 10 puntu eta 8 errebote eskuratu zituen, zazpi bere saskipean. Kanpotarren defentsako errebotean nagusi izan ziren eta hori izan zen ere aragoitarrek garaipen alortzearen beste gakoetako bat.
Lehenengo lau jardunaldien ostean, Palentzia da lehia guztiak irabazi dituen bakara. 3-1eko balantzearekin bost talde daude, beltzeko gizonak horien artean (sailkapeneko bostgarren postuan hain zuzen ere). Alderantziko balantzea duen Coruñari egingo dio bisita Bibao Basketek larunbatean gaueko 21:00etan.
Argazkia: Bilbao Basket/Aitor Arrizabalaga