Laugarren garaipena patrikara

Erabiltzailearen aurpegia Asier Figueroa 2018ko urr. 30a, 12:43

Denboraldiko lehenengo porrotaren osteko lehia irabazi zuen Bilbao Basketek pasa den ostiralean Coruñan (64-74) eta sailkapeneko goiko postuetan jarraitzen du.

Emaitza txar bat ahalik eta lasterren ahazteko biderik laburrena hurrengo erronkari aurre egitea da, zalantzarik ez sortzeko. Hori lortu zuten beltzezko gizonek pasa den ostiral gauean jokatutako lehian Coruñan irabazita. Oso goiz da (nire ustez behintzat) galdutako partidu batengatik iraganeko mamuak berpizteko. Ez zait logikoa iruditzen hobe esanda, baina alarma hotsak (baxuak izan arrren) itzaltzea ondo dago.

Lehiak hasiera estua izan zuen. Markagailuan aldaketa ugari izn ziren, ez galiziarrek ezta bilbotarrek ere ez zuten alde handirik lortzen ; ez zegoen nagusirik ezta menpekorik. Lehenengo laurdeneko azken minutuetan 10nako berdinketaren ondoren hartu zuten Gustavo Aranzanarenek eta 17-12 bukatu ziren lehenengo hamar minutuak.

Bigarren laurdenean Mumbrurenen erreakzioa heldu zen. Lehenik, Huertas taldeko azken aurreko fitxaketak lortua (azkena pasaporte italiar eta brasiliarra duen Leonardo Demetrio da, Sinicak eskuan izandako lesioaren ondoren ekarritakoa) eta bigarrena Ricok sartua. Galiziarrek bost punturekin erantzun zuten baina Huertasen beste hiruko batek eta, batez ere, Cruzek erreskadan lorturiko sei puntuek beltzezko gizonak alde polita lortzea ahalbidetu zuten.  Bilbotarrak atsedenaldira lau puntuz goitik joan ziren (26-30). Markagailu hain baxua ikusita errenta interesgarritzat jo genezake. 

Norgehiagokaren gidoiak bere horretan jarraitu zuen aldageletatik bueltan. Izan ere talde bizkaitarrak ez zuen arazo askorik izan aldea kudeatzeko. Aurreko laurdenean Cruzek segidan 6 puntu lortu bazituen, hirugarren laurden honetan Brown amerikarrak gauza bera lortu zuen. Partiduan bizirik irauteko saiakera egiten zuten etxekoak, baina Huertasek 6'75ko marratik saskiratutako hirugarren jaurtiketak zazpi puntura handitu zuen errenta kanpotarren alde. Hori izango zen azkenengo hamar minutei ekiteko izango zuten errenta (42-49). 

Coruñakoek ez zuten bere azken  hitza ean ordea. Ogbuezen bi hiruko eskuratu zituen, aldea puntu bakar batera jarriz, baina hor gelditu zen etxekoen errakzio saiakera. Defentsa sendotuz (lehia osoan lan txukua egin zuten bilbotarrek euren zonan) eta erasoan ondo jarraituz aldea apurka handitzen joan ziren. Hamabikoa izatera heldu bazen ere, amaieran hamar puntuz garaitu ziren (64-74).

Txapelketako lehenengo bost jardunaldiek gauza bat dute amankomuenean Mumbruren taldean: jokalari askoren saskiratzeak. KOruñarem aurka, Cruz izan zen onena 17 puntu eta 8 errebote lortuta. Berarengatik gertu geratu zen Brown 15ekin. Zenbaki b ikoitzetatik oso hurbil gelditu ziren Salgado, Huertas eta Lammers. Santutxukoak 5 assitentzia banatu zituen eta texaseko semeak 6 errebote hartu zituen.

Galiziarren baitan, Ogbueze 16 punturekin eta Louissaint 10ekin nabarmendu ziren.

Igande eguerdian Bilbao Basketek Valladolid hartuko du Miribillan. Gaztelarrak liderrak dira (bilbotarrak bezela 4-1eko balantzarekin, baina basket-average kontuan hartzen denez Mumbrurenak bostgarrenak dira sailkapenean) eta lehiapolita espero da.


Argazkia: Bilbao Basket