Bilbao Basket osatzen duten guztiek behin eta berri errepikatutako esaldia da: ACBra bueltatzeko bidea ez da erosoa izango. Urrezko LEB ligan aritzeak, bigarren mailan lehiatzeak ez du esan nahi txapeleketa erreza izango denik. Aurredenboralditik hona jokalari eta entrentzailearen dierazpenek argi eta garbi uzten dute guztiak honen jakitun direna, baina era berean b este taldeak ere. Sailkapeneko lehenengo postuetan dagoen berdintasuna honen adierale argia da.
Pasa den ostiralean iaz beltzezko gizonekin batera ACBtik jeitsi zen Betis zegoen aurrean eta andaluziarrak hasieratik etxean irabazinahi zutena adierazi zuten: 9-0eko partziala norgehiagoka hasteko. Mumbruren mutilek defentsa sendotu zuten eta 5-9koa sartu zuten aldea murriztuz, baina Curro Segurak zuzendutako taldeak erritmoa bizitu zuen lehen hamar minutuak bukaeran 22-14ko markagailua ezartzeko.
Lehen laurdenean ikusi zena (Betisek alde erosoa hartu, bilbotarrek diferentzia estutu, berriro etxekoek markagailuan joan) partidu osoko joera izan zen. Bigarren laurdena hasteko zuri-berdeek bederatzi puntuko aldea hartu zuten (geroeago hamabira heldu zen). Beste behin, Mumbrurenak partiduan sartu ziren aldea erdira murriztuz atsedenaldian elektronikoak 40-34koa erakusten baitzuen.
Hirugarren hamar min utuetan izandako markagailuak (9-10) argi erakusten du aldageletatik igarotzeak ez ziola mesederik egin ez Bewtisi ezta Bilbao Basketi ere. Laurdnearen edian 4na puntu soilik eskuratu ziuzten. Atera kontuak. Egiari zor, hau erasoan izandako okerren eta, batez ere, defentsako lanaren ondorioa izan zen. Beltzezko gizonak hiru puntura jarri baziren ere, etxekoak ez ziren urduri jarri. Azken laurdena hasi baino lehen, 49-44 zen.
Bere horretan jarriatu zuten kanpotarrak erlohuaren kontra partiduari buelta emateko baina ez zen horrelakorik gertatu. Denbioraldi osoan bezela hirukoetan ez ziren batere fin ibili eta markagaluan aurre hartzeko bide laburrena izaten den arren, ez zuten heburua lortu eta, horrenbestez, denboraldiko bigarren porrota pairatu zuten Mumbrurenek (70-64).
Banan-banako estatistikei erreparatuz, 14 puntu lortuta Jaylon Brown izan zen bilbotarren jokalaririk onena. Hurbil geratu ziren Salgado eta Huertas 10na puntu lortuta.
Betisen aldetik, Tobias Borg beltzeko gizon ohia nabarmendu zen 15 puntu lortuta. Enechyontak ere partidu ona egin zuen 14 puntu sartuta.
Bilbao Basketek igande eguerdian Miribilllan Palma hartuko du, sailkapeneko giko postuetan jarraitzeko helburuarekin.
Argazkia: Bilbao Basket