Hamar garaipen hamalau jardunaldietan

Erabiltzailearen aurpegia Asier Figueroa 2018ko abe. 27a, 13:29

Melillan lortu du garaipena bart Bilbao Basketek (63-76)

Denboraldian zehar beltzeko gizonen akats nagusietako bat alde handien kudekaeta izan da (Araberriren aurka galdutako lehia da adibiderik garbiena, hamaika minutuetan 14 puntuko errenta galdu baitzuten), minutu batzuetan kontentrazioa galtzea alegia. NOrgehiagoka askotan ohikoa izan da Mumbrurenek 10-12 puntuko errentak lortzea eta gero aurkariak partidua berdindu edo aurre hartzea. Atzokoan eta pasa den igandeko Ourenseren aurkako garaipenean ordea ez zen horrelakori getatu eta behin alde erosoa hartuta taldeak kudeaketa ona egin du. 

Hori bai, etxekoak hobeto kantxaratu ziren, garaipen gosez eta aurkaria sailkapenean berdintzeko asmotan, nahiz eta kanpotarrek Demetrioren bi hirukoekin 0-6ko aldea hartu. Azkar aurreratu ziren ipar afrikarrak eta lehia eurek nahi zuten erritmora jokatu zen. 25-17 bukatu ziren lehenengo hamar minutuak.

Bigarren laurdenean beltzezko gizonek defentsa zorrozten hasi ziren eta hori oinarri hartuta aldea jaten hasi ziren apurka-apurka. Melillako jokalariak ez ziren kikildu eta partidua menderatzen jarrraitzen zuten, aldeak oso handiak ez ziren arren. Atsedenenaldian bi puntukoa zen etxekoen errenta, 36-34.

Mumbruk bere jokalariekin aldagelan izandako solasaldiak mesede egin zion taldeari. Hori ondorioztatu daiteke bigarren hogei mintuetan izandako markagailua ikusita: 27-42. Topikoak dio erasorik onena defentsa ona dena. Melilak ez zuen beltzezko gizonen zonan sartzeko zirrikiturik aurkitzen (bost minutu pasatxo egon ziren Mumbrurenek punturik jaso gabe). Ederki asko baliatu zuen hori Bilbao Basketek markagalaun alde egiteko eta lehia menperatzen hasteko, baina ez parituda apurtzeko (45-51).

Defentsa zorrotzak apurtzeko modu bakarra kanpotik jaurti eta sartzea da eta Melillak hori egin zuen aldea puntu batera murrizteko (54-55). Baina etxekoen erreakzioa hor geratu zen. Defentsa sendoari erasoko joko hobeagoa gehituta lortu zuen Bilbao Basketek hamaika puntuko alde erosoa, lehiaren amaieran hamairuko erenta izan zena (63-73).  

Bakarkako estatistikak aztertuta, beltzezko bost gizonek 10 puntu edo gehiago lortu zituzten: Brownek 11 (3 asistentzia ere banandu zituen amerikarrak) eta 10na lortu zituzten Cruz (7 erreboterekin), Larsen (beste 7 errebote hartuta), Lammers (6 erreboterekin) eta Demetriok. Nabarmentzekoa da ewre Salgadok burututako lana. Santutxukoak 9 puntu lortu  (3tik 3 6´75eko marratik) eta 6 asistentzia banandu zituen. 

Melillaren onenak Urtasun (14 puntu)  Marin (10 puntu) eta Balaban (8 puntu, 9 errebote) nizan ziren.

Urteko azken norgehiagoka hilaren 30ean izango da eguerdiko 12:00etan. Bilbao Arenan Bilbao Basketek Granada hartuko du. Marea beltzak Olentzeroren opari baten moduan hartuko luke momentu honetan 10-4koa den balantzea hobetuko zukeen garaipena.


Argazkia: Bilbao Basket/Aitor Arrizabalaga