Urtea bukatzeko modu ezinhobea

Erabiltzailearen aurpegia Asier Figueroa 2019ko urt. 2a, 21:21

Orain arteko partidurik sendoenean Granadari irabazi zioten "beltzeko gizonek" (93-68) "marea beltza" osatzen zuten 7461 zaleen aurrean

Elektronikoari erreparatuz gero, norgehiagoka erreza izan zela eta etxeko taldeak aise irabazi zuela pentsatuko du batek baino gehiagok. Kasu honetan, amaieran emandako 25 puntuko aldeak ez du erakusten Miribillako kantxan lehiak izandako bilakaera.

Denboraldian zehar ohitura bihurtu den bezela, hotz kantxaratu ziren Mumbrureak, Granadaren menpe bi zonetan. Diesel erregaia erabiltzen duen motor bati gertatzen zaion bezela, badirudi Bilbao Basketek denbora behar duela tenperatura hartzeko eta bere errendimendurik onena emateko. Honi talde andaluziarrak erabilitako defentsa itogarria gehitzen badiogu, partidua aurrera ateratzea zaila izango zela argi geratu zen hasiera-hasieratik. Lehenengo hamar minutuen amaieran 18-23koa zen markagailua (lehenengo hiru minutuak igarota 5-14koa zen).

Apurka-apurka etxekoak aldea murrizten joan ziren eta Salgado eta Lammersen gidaritzapean zortzi puntukoa izan zen aldea hartu zuten bigarren laurdenaren erdialdean (32-24). Momentu horretan, ezer-ezetik bi taldeetako jokalarika bultzkada artean zeuden. Salgado sutan ikustea ez da ohikoa. Inork gutxik harmailetan zekien liskarraren zergaitia baina polemikaren ondoren epaileek Huertas etxekoen aldetik eta Iriarte kanpotarren aldetik egotzi zituzten kantxatik. Animoak hoztu ziren eta Mumbrurenek erritmoa galdu zuten. Defentsan ahul, hutsuneak utsiz. Horren ondorioz interesegarria suertatu zitekken dieferentzia ez zen horrelakoa izan. Atsedenaldian 39-35.

Aldageletatik bueltan, Pablo Pinek zuzendutako taldeak hartu zuen berriz norgehiagokaren agindu makila. 4-11ko partziala lortu zuten andaluziarrek eta gauzak ez zeuden batere argi "beltzezko gizonentzat". Granadaren defentsan zirrikitu bat aurkitu zuten ordea, izan ere, defentsan erakutsitako intentsitate handiaren ondorioz pibot andaluziarrak faltaz josita zeuden. Hori baliatuta eta Schreiner eta Salgadok egin zuten irakurketa bikaina baliatuz, partidua bereganatzen hasi ziren etxekoak, hirugarren laurdenaren bukaera aldera hamar puntuko diferentzia bereganatuz (67-58 hogeita hamargarren minutuan).

Azkenengo laurdenean Bilbao  Basketek defentsa zorroztu zuen (Demetrio eta Lammers bikain ibili ziren) eta aldea handitzen joan ziren amaierak erakutsi zuen 25 puntuko diferentziaraino. Granadak lehia bilbotarrek baino bi puntura hasi zuten eta, bai  garaipenak, baita "basket-averagea" oso garrantzitsuak dira. Aipatzekoa da talde bilbotarrak lehiaren azken hamabost minutuetan lortutako partziala, 44-19.

Beste guztien gainetik, jokalari bat goraipatu beharra dago: Ben Lammers. Texasekoak 19 puntu sartu, 6 errebote hartu eta 2 txapel jarri zituen partiduko eta jardunaldiko MVPa izateko. PIbotarekin batera, oso ondo aritu ziren ere Demetrio (12 puntu), Brown (10 puntu), Cruz (10 errebote) eta Schreiner (9 puntu eta 6 asistentzia).

Kanpotarren aldetik Guille Rubio 16 puntu lortuta eta JOsep <perez 13rekin nabarmendu ziren.

Bilbao Basketen kirol sail nahiko ondo dabil. Beste arloetan ez hainbeste, baina hori beste artikulu batean aztertuko dugu.


Argazkia: Bilbao Basket