Koparako txartela ia bereganatuta

Erabiltzailearen aurpegia Asier Figueroa 2019ko urt. 8a, 21:15

Pasa den ostiral gauean Bilbao Basketek Canoe talde madrildarra hartu zuen mendean denboraldiko hamairugarren garaipena lortuz (64-81)

Urte berriari hasiera bikaina eman zioten “beltzezko gizonek” ostiral gauean Canoeren etxean irabazi ostean. Sendo eusten dio Mumbruren taldeak bolada onari eta Koparako libre geratzen den txartela eskura du. Bestea Betisek lortu du eta, lehenengo itzulia sailkapeneko goreneko postuan bukatuko duenez, Sevillan jokatuko da norgehiagoka bakarra duen txapelketa.

Lehiak ez zuen historia askorik izan. Miguel Angel Aranzabalen mutilek ez zuten "beltzezko gizonei" aurre egiteko betarik izan. Barruko jokoan oinarrituz, Mumbrurenek markagailuan abantaila hartzeko. Madrildarren defentsa ahula zen (hiru falta soilik atsedenaldia baino lehen; atera kontuak) eta hori baliatuz pibot bilbotarrak puntuak pilatzen hasi ziren, bigarren laurdenaren erdialdean 18-35koa jarriz (lehenengo hamar minutuetan 11-18 izan zer emaitza). Canek susperraldia izan zuen 11-4ko patziala lortuta eta, horren ostean, atsedenaldian elektronikoan 29-39ko markagailua ageri zen. Aldea murriztu arren, ez zen urdritasunik somatzen bilbotarren baitan.

Aldageletatik bueltan "beltzezko gizonek" ez zuten inolako gupidarik izan eta lehia apurtu zuten,  Salgado eta Lammersek "pick & rolla" modu bikainean egiten dute eta jokldi hori baliatuz santutxukoak asistentziak banatu (6 guztira) eta amerikarrak 11 puntu pilatu zituen sei minututan. Hirugarren laurdenean 10-25eko partziala lortu zutn Mumbrurenek eta azken hamar minutuetan alde hori kudeatzen ibili ziren. Canoekoizarra den Tyson Perezek bere zenbakiak loditu zituen azken laurdenean baina norgehiagokak kolore beltza zuen aspalditik. Amaieran 64-81 denboraldiko hamabigarren garaipena hamasei jardunaldietan.

Lau "beltzezko gizonek" zenbaki bikoitzak lortu zituzten: Lammers (16 puntu), Cruz (15 gehi 8 errebote), Larsen (13 gehi 6 errebote) eta Brown (12). Bikaina izan zen norgehagokan, hiruko portzentai baxua izan zen gauzarik txarrena (26tik 6 bakarrik, %23).

Arestian esan bezela, Tyson Perez izan zen izarra 21 puntu eta 9 errebote lortuta. Berarekin batera (urrun bada ere) Lobo 12rekin eta Martinez 11rekin ondo aritu ziren.

Lehen itzuliko zken lehian, Bilbao Basketek Bartzelona B izango du aurkari Bilbao Arenan. Talde kataluniarraren "staff" teknikoan aurpegi ezagun bat etorriko da Bilbora: Roger Grimau. Hiru denboraldiz "beltzezko gizon" izandakoa Victor Ocamporen laguntzailea da aurtengoan.

"Marea beltza" areagotzeko asmoz eskaintza berezia izango dute bazkideek. Bilbao Basketen bulegora hurbilduta (Mazarredo 15, 5A) bi sarrera eskuratzeko aukera dute 8euroren truke. Lehia (jardunaldiko beste guztiak bezela) gaueko 21:00etan hasiko da.


Argazkia: Bilbao Basket