Jokoan izandako beherakadak segidan hiru norgehiagoka glatzera erman zuen Bilbao Basket eta, batzuen ahoetatik, krisi hitza atera zen, ibilbide oso on baten ostean taldeak bere punturik gorenera iritsi zen susmoa zuten beste batzuek. Azken bi garaipenek (Lleidaren aurka Miribillan 81-70 urtarrilaren azken igandean bat eta herenegun bestea) mamu horiek uxatzeko baliogarriak izango dira eta, baita ere larunbatean arratsaldeko 18:00etan Teledeporteko kamarak lekuko, Betisen aurka jokatu beharreko Kopako finalerako motibazio garrantzitsua.
Defentsan oinarritutako garaipena izan zen Mumbrurenek larunbatean lorturikoa, errebotean batez ere. Etxekoek guztira 28 hartu zituzten (erasoko 6 bakarrik) eta "beltzezko gizonek" 49 (18 erasoan). Kanpotarren hiru jokalarien artean Huescak bainop hiru gehiago hartu zituzten (Cruzek 11 eta 10na Larsen eta Demetriok). Lan aparta. Txanponak bi alde ditu eta aipatzekoa da ere talde bilbotarrak galdutako 16 baloiak eta (denboraldi osoan zehar gertatu bezela) hiruko jaurtiketetan izandako portzentai apala, %28a soilik.
Sailkapeneko bigarren postuan berdinduta zeuden bi taldeen arteko lehia estua izango zela antzematen zen eta hasieran horrela izan zen. Laurdenaren erdia, Mumbruren aldaketa batzuen ostean, defentsa zorroztu zuten "beltzezko gizonek" eta Guillermo Arenasen mutilek lau puntu lortu zituzten besterik ez. Lehenengo hamar minutuen ondoren markagailuan bi punturen aldea egon (17-19).
Kanpoko jaurtiketak sartuta, Huescak markagailuari buelta ematea lortu zuen arren, 29-27, bilbotarrak ez zirne kikildu. Euren zonan intentsitatea igo zuten etxeko taldeak eroso ez jokatzeko eta erasoan saskiratzen jarraitu zuten, 0-14ko partziala lortuz. Hawsen bi punturen ondoren, atsedenaldian elektronikoan 31-41koa erakusten zuen, hamar punturen hesi psikologikoa.
Askotan gertatu moduan, hamabost minutuko atsedenaldiak ez zion Bilbao Basketi mesede handirik egin, erritmo eta intentsitatea galdu batzuten. HIru minut behar izan zituzten saskiratze bat egiteko. Huesca lehian berriro sartuko zela zirudienean ordea, "beltzezko gizonek" zazpi puntu lortu zituzten minutu batean, aldea berriro ere zenbaki bikoitzetan ezartzeko (37-48). Ihes egiteko aukera hor zegoen baina arestian aipatutako galerek etxekoak bizirik irautea ahalbidetu zuten. Momentu hrretan Huescaren susperraldia eteteko Ben lammers agertu zen segidan sei puntu eskuratuz. Erabakiorra ez zen arren, hirugarren laurdenaren amaieran izandakjo errneta oso interesgarria zen (48-57).
Hamabi puntuko errenta lortu zutne arren, "beltzeko gizonak" oso arin sartu ziren bonusen eta pixkanaka aldea jaten hasi ziren etxekoak, bost puntura jarriz. Hor bukatu zen HUescaren ahalegina izan ere Schreinerrek bi hiruko sartu zituen eta defentsan hasierako intentsitatea berreskuratu zuten bilbotarrek garapena poltsikooratzeko: 61-74
Hasieran nabarmendutako 11 erreboteei, Cruzek 17 puntu gehitu zizkion bre estatistikei. Demetriok 13 puntu lortu zituen Schreinerrek bezela. Brownen 10 puntuak ere aipatzekoak dira.
Arenasen mutilen artean, Gjuroski (16 puntu) eta Haws (12 puntu) nabarmendu ziren.
Aste batez liga alde batera utzi eta Kopako finala buru-belarri prestatuko dte larunbat arratsaldeko lehia. Teorian, Betisek ligan daraman ibilibidea ikusita, finala irabaztea ia ezinezkoa dela dirudi. Baina, behin eta berrriz esan ohi den eta, aste honetan batek baino gehiagok errepikatuko dugun moduan (ni barne) partidu batera edozer gerta dsaiteke.
Argazkia: Bilbao Basket