Astean zehar ilusioa zen nagusi “marea beltzaren” baitan. Titulu bat irabazteko aukera izateak sentimendu hori pizten du eta sare sozialetan (Twitterren batez ere) murgilduz gero hamaika ziren animo mezuak. Hori gutxi ez balitz, taldeak lehia Euskalduna Jauregiko sarreran pantaila erraldoi baten bitartez ikusteko mila gonbidapen inguru jarri zituen bere bulegoan jendearen eskuetan eta aitaren batean bukatu ziren. Beste behin ikusi zen zalegoa dela Bilbao Basketen aktibo nagusia, bere bihotza, bere taupada.
Eta finalaren inguruan sortutako ilusio eta esperantza hori areagotzeko, “beltzezko gizonak” hirukoen bitartez markagailuan aldea hartzen hasi ziren. Brown “on fire” kantxaratu zen eta berak gidatu zuen 6'75ko marraren atzetik hiru jaurtiketa lortuz. Talde bilbotarrrak lehnengo laurdenean lorturiko 19 puntuetatik 15 urrunetik izan zire. Talde andaluziarrak 20 lortu zituen lenenengo hamar minutuetan Bropleh gidari zutela.
Betisen aulkitik atera zirenek garrantzia hartu zuten bigarren laurdenean , Almazanek batez ere, 8 puntu sartu baitzituen. Andaluziarrek norgehiagoka apurteko zorian egon ziren laurdenaren erdialdean baina ez zuten helburua guztiz lort. Euren aldeko diferentzia 5-7 puntu artean egonkortu zen. Presio altua abian jarrizuten bigarren laurden horretan Curro Seguraren mutilek. Atsedenaldira 40-35 erakusten zuen markagailuak. Datu esanguratsua Mumbruren taldearena lehenengo hogei minutuetan: bikoetan 5/4 eta hirukoetan 22/8. Ideia argia zen baina teoria praktikara pasatzea askotan ez da erreza izaten.
Are gehiago atsedenalditik bueltan Betisen presio itogarria bihurtu zenean. Bilbao Basketek ez zuen eroso jokatzeko betarik eduki, ez kantxa erdia igarotzeko, ez pase argirik emateko ezta jaurtiketa argiak egiteko. Ez Mumbruk ezta bere jokalariek ere ez zuten jokamolde horri aurre egiteko gaitasunik izan. Kolore zuriberdea hartu zuen finalak, aldeak hamar puntuko hesi psikologikoa gainditu zuenean. Hirugarren laurdenaren bukaeran, 61-46.
Azken hamar minutuetan bilbotarrak aldea murriztea lortu zuten arren, Kopa etxean geratuko zela konfirmatzeko balio izan zuen. Andaluziarrek ondo baino hobeto erakutsi zuen Urrezko LEB ligako talderik sendoena direna (txapeleketako historian segdan lorturiko garaipenen errekorra eurena da 18rekin). Berrogei minutuen ostean, Betisek 80 - Bilbao Basketek 70.
23 puntu lortuta, Jaylon Brown izan zen "beltzeko gizonik" onena larunbat arratsaldeko finalean. Amerikarrarengandik hurblen gelditu zen jokalaria Cruz izan zen, 10 puntu eta 9 errebote lortuta.
Betisen Bropleh (16 puntu, 5 errebote), eta12na puntu lortuta Rodriguez eta Stainbrook (azkenak 7 erreboterekin).
Kopa atzean utzi eta ligan indarrak berriz jartzeko beharra dute Mumbrurenek. Igandean Miribillan KOruña izango dute bisitari eguerdiko 12:00etan.
Argazkia: Bilbao Basket