Intentsitateak saria dakar

Erabiltzailearen aurpegia Asier Figueroa 2019ko mar. 4a, 11:05

Defentsa serioa, talde lana eta hirugarren laurdenean lorturiko 35-15eko partizlala izan dira atzo eguerdiko garaipenaren gakoak (98-68). 

Sinestezina, ikaragarria, ikusgarria, zoragarria. "Marea beltza" osatzen duen baikorrenek ez zuten pentsatuko gaur eguerdian "veltzezko gizonek" Betis liderra mendean hartuko zutela, are gitxiago jipoitzea. Hogeita hamar puntuko errenta, 98 puntu... Norgehiagola itzela Mumbruren mutilena. Valladliden kontrako porrotak utzitako zalantzak desagertu dira.

Lehia estua izan da lehenengo bi laurdenetan. Andaluziarrak sailkapeneko lehenengo postua sendotzeko etorri dira Bilbo aldera eta etxekoak euren zalegoaren aurrean irudi ona erakusteko asmoz kantxaratu dira. Biek ala biek presio altua eta defentsa sendoa erabili dute hasieratik eta, horren ondorioz, batek eta besteeek hartutako deiferentziak ez dira altua izan (hasierako 9-3koa izan da salbuespena). Lehenengo hamar minutuen ostean, 17-21 zen markagailua eta, Broplehk azken segunduan lortutako hiruko baten ondoren, elektronikoak 43-42koa erakusten zuen. Dena erabakitzeke.

Ez daukagu aldeagelara sartzerik eta, hortaz, ez dago Mumbruk, Elorduyk edo "beltzezko gizonek" elkarri esandakoa jakiteko modurik. Baina atsedenaldiko hamabost minutuen ostean talde bilbotarra zeharo motibatuta kantxaratu da, "marea beltzaren" gozamenerako. Matulioni, Salgado, Cruz, Lammers... denek euren onena eman dute apurka-apurka aldea handitu eta norgehiagoka apurtzeko. Aspaldiko batez uztaiak ez ditu bilbotarren hirukoak kanporatu eta horrek ere asko lagundu du. 35-15 hirugarren laurden horretan lehia erabakita uzteko, 78-57.

Azkenengo laurdenean "beltzezko gizonak" aurreko laurdeneko erritmoan hasi dute eta horrek akatsak eragin ditu. Mumbruk hutsartea eskatu du bere mutilak lasaitzeko eta patsada handiz, partiduaren erritmoa kontrolpean izanda, hogeita bat puntukoa zen aldea handitu dute. Olatuarena harmailetan, Giuseppe Verdiren "Aida" operaren notak aho batez abesten eta elektronikoak erakusten zuen 98-68 birritan (edo gehiagotan) begiratu ostean zaletuak pozarren etxeratu dira,

"Beltzeko gizon" guztiak rokorrean bikain aritu dira gaurkoan, talde lana goraipatu beharra dago gaurkoan. Estatistikak banan-banana hartuta, Cruz (21 puntu eta 5 errebote), Matulionis (15 puntu, seitik hiru 6'75 metrotik) eta amerikarrek lorturiko 14na puntuak (Brownek 5 asistentzia eta 3 erreboterekin; Lammers 9 errebote eta 3 txapelekin) nabarmendu behar dira, baita bi joko antolataileen artean banandutako 13 asistentziak ere (Schreinerrek 7 eta Salgadok 6).

Curro Segurak zuzendutako taldean Enechionyia 12 punturekin  eta Borg "beltzezko gizon" ohiak Almazan eta Rodriguezekin batera sartutako 9na puntuak  aipatu behar dira.

Palmari egingo dio bidita Bilbao Basketek hurrengo jardunaldian. Lehia datorren igandean arratsaldeko 18:00etan hasiko da eta helburua irlatik garaipnea ekartzea da zalantza barik. Gaurko intentsitatearekin kantxaratuz gero zaila izango da kontrako emaitza lortzea.


Argazkia: Bilbao Basket