Dinamika positiboak darrai

Erabiltzailearen aurpegia Asier Figueroa 2019ko api. 2a, 09:29

Bilbao Basketek errez menperatu zuen Palentzia herenegun Miribillan laugarren garaipena segidan lortuz (88-59). Bolada honi esker sailkapenenko bigarren postuan finkatzea lortu dute.

Sailkapeneko azken hiru postuetandauden Prat, Araberri eta Caceresen aurkako lehiak irabazi ostean, “beltzezko gizonek” play-off eko postuetan sartzeko borrokan dauden lau aurkari zuzenen aurkako serie hasi zuten herenegun eta ondo baino hobeto hasi zuten, Palentziari aise irabazita.

Mumbrurenek lehenengo saltotik euren nagusitasuna erakutsi zuten. Horren adierazlerik argiena laurden bakoitzaren amaieran izandako abantaila: 21-15, 27.14 (48-29), 20-14 eta 20-16 (88-59). Atsedenaldiaren aurretik eta aldageletatik bueltan apurtu zuten lehia bilbotarrek eta azkenengo hamabi-hamalau aldea kudeatu ez ezik, nabarmen handitu zuten (hogeita hamasei puntuko aldea izatera heldu ziren).

Partiduak ez zuen historiarik izan, Carles Marcoren taldeak ez zuelako lehiatzeko betarik izan. “Beltzezko gizonek” kanpotarrei ia erasoezina suertatu zitzaien defentsa jarri zuten eta erasoan joko alai eta ordenatua erabilita aurkariaren gainetik pasa ziren, uste baino errezago agian. Izan ere norgehiagokaren atarian kanpotarrak bi garaipen atzetik ziren eta dsilkspeneko goiko postuak estutzeko asmoarekin kantxaratuko zirela zirudien. Baina arestian aipatu moduan lehiak kolore bakarra izan zuen, beltza.

Aipatzekoa (eta saskibaloi federakuntzak aztertu behar lukeena) epaileen lana eta hauek hartutako erabakiak, edo hartu ez zituztenak hobe esanda. Hogeita bost puntu edo gehiagogatik irabazten doan taldearen zalegoa haserre bizian jartzeak meritu galanta du. Gezurra dirudien arren, hori lortu zuen igandean grisez jantzitako hirukoteak. Mumbruri adierazitako teknika batek eta, batez ere, zenbatu ezinezko kontaktuez jositako Salgadoren gaineko defentsak "marea beltza" sutan jartzea eragin zuten, santutxutarra bere ere, lurrera joan ostean.

Akzio horren ondoren, susto galanta hartu zuten harmailetan, kapitaina belauna hartuta lehenago eta kantxa errenka uzten zuela ikusita (zorionez jokora bueltatu zen minutu batzuen buruan. Estatistikei errepasoa eginda, Cruz (17 puntu, 7 errebote), Matulionis (15-5), Larsen (13-5) eta Brown (12 puntu) izan ziren "beltzezko gizonik" onenak, Schreinerren 7 asistentziak, Salgadoren 5ak et Demetrioren 10 erreboteak ahaztu barik. Palentziaren baitan, Vasturia 11 punturekin eta Aratinovic 10ekin nabarmendu ziren.


Mumbruren taldeak Ourenseri egingo dio bisita larubatean arratsaldeko 19:00etan.

Argazkia: Bilbao Basket