Fase erabakiorra hastear

Erabiltzailearen aurpegia Asier Figueroa 2019ko mai. 7a, 09:56

Liga erregularra bigarren postuan 24-10eko balantze positiboarekin bukatu ostean, baikortasunez ekingo dio Bilbao Basketek Palentziaren aurkako play-offetako kanporaketa.

Denboraldi osoan zehar inork esan ez duen arren, Bilbao Basketen lehenengo helburua (kirol arloan behintzat; arlo ekonomikoan zer gertatuko den ikusteke dago) play-offetara iriztea zen.

Aurredenboralditik diskurtsoa bidea pausuz-pausu egitearena izan da eta “beltzezko gizonak” ondo baino hobeto heldu direla esan daiteke. Hori bai, txarto egingo lukete Mumbrurenek aste honetan jokatu beharreko bi partiduak (ostiralean arratsaldeko 20:00etan lehena; igandean eguerdiko 12:30ean bigarrena) lasai hartuta. 

Azkennego jardunaldian finkatu ziren play-offetako lehenengo kanporaketak eta Palentzia izango da bilbotarren kontra arituko dena sailkapenean bederatzigarren gelditu ostean.  Martxoan Bilbao Arenan iznadako lehia kontuan hartzen badogu, oraindik finkatu gabeko hiri batean jokatuko den Final Fourera iristeko bidea erreza dela aurreikusi daiteke (88-59 jipoitu zuten “beltzezko gizonek” Carles Marcok zuzendutako taldea) baina lehenengo itzulian gaztelarrek 78-71 irabazi zutela gogoratu beharra dago.

Palentziarren “rosterrean” esperientzia handiko jokalariak daude (Urko Otegi, Jordi Grimau), baita ligako bigarren sakiratzailerik onena ere (Vasturia). Hiru gizon honek dira arriskurik gehien sortarazi ahal dutenak, Cvetinovic eta Moussa ahaztu barik. Denboraldi osoan ikusi da Urrezko LEB liga oso txapelketa estua dela eta ezer ez dela egintzat jo behar eta bi talde hauen arteko aurrekariak dira honen isla. 

Sailkapenean bigarren gelditu ostean, Bilbao Basketek kantxa faktorea alde du eta, arestian aipatu moduan, kanporaketaren lehenengo bi norgehiagokak etxean jokatuko ditu: lehena ostiralean 20:00 eta bigarrena igandean 12:30etan. Hirugarren partiduko data eta baita, behar izanez gero, laugarren eta bostgarrenarena finkatzeke daude.

Nork hartuko du Final Fourra antolatzeko ardura?

Espainiako Saskibaloi Federakuntzak apirila amaieran eman zituen aditzera lehen kanporaketaren ostean ACBra igoko den bigarren taldea nor izango den erabakitzekop jokatuko den Final Fourra antolatzeko izan beharreko neurriak. Gauek dira aipagarrienak:

-Gitxienezko 500 pertsonako pabilioiak

Federakuntzako kideentzat, banaka erabiltzeko 40 gela bikoitz lau izarretako hotel batean, mantenu osoan, maiatzaren 31tik ekainaren 3a arte (Final Fourra ekainaren 1 eta 2an jokatuko da)
-Federakuntzak txartel salmentan bildutako diruaren %60 bereganatuko du.

Baldintza hauei aurre egiteko, Oviedo eta Palma prest agertu dira. NIre ustez, Bilbao Basketek antolatzea akats erraldoia litzateke, Jorge Garbajosa eta bere kideentzat soilik onuragarria izango baita txapelketaren historian lehenengoz antolatuko den sailkatze sistema hau.

 

Argazkia: FEB