Presioak gora egin du

Erabiltzailearen aurpegia Asier Figueroa 2019ko mai. 14a, 10:24

Serieko lehenengo bi partiduen ostean, garaipen bana lortu dute Bilbao Basketek (ostiralean 93-73) eta Palentziak (igandean 77-86). Gaztelan lehiatu beharreko hurrengo bi partiduetatik gitxienez bat irabazi behar dute "beltzezko gizonek" txapelketan bizirik jarraitzeko.

Play-offetan kantxa faktorea lortzeari garrantzi handia ematen zaio baina lortzeak ez du garaipenak etxean geratuko direla bermatzen. Txapelketaren fase hau lehiatzeko aukera irabazi dutenak ez dira orain arte lortutakoarekin konformatuko eta horren adierazlerik garbiena hurrengoa da: lau kanporaketetan etxetik kanpo aritu direnek norgehiagoka bat poltsikoratu dute, biak Ourensek  Oviedoren kontra. Datorren ostiralean erabakita geratu daitekeen kanporaketa bakarra dugu azken hau.

Bilbao Arenan jokaturiko bi norgehiagokek gidoi bera jarraitu zuten: parekotasuna lehenengo bi laurdenetan (41-38 ostiralean eta 37na bigarren partiduan) eta atsedenalditik bueltan talde batek bestea goitik behera menperatu zuen (lehenengo partiduan Mumbrurenek azkenengo laurdenean 26-15ko partziala lortuta apurtu zuten lehia eta igandean Marcorenek gauza bera egin zuten hirugarren laurdenean 13-26ko batekin). Bi norgehiagoketako markagailuetan egon zen diferentzia ulertzeko portzentzaiei begiratu behar zaio. Jarraian lehenengo partiduko konparaketa:

Libreak: 11/25 (%44)-8/10 (%80)

Bikoak: 26/40(%65)-22/39 (%56)

Hirukoak: 10/25 (%40)-4/8 (%50)

Igandeko leían hauek izan ziren portzentzaiak:

Libreak: 12/17 (%71)-24/34 (%71)

Bikoak: 19/34 (%56)-28/47 (%60)

HIrukoak: 9/32 (%28)-2/18 %11)

Bilbao Basketek ez zuen estrategia bera jarraitu bi artiduetan. Ostiralean barne jokoa ksnpokos bsino askoz gehiago erabiliz uen eta bigarrenean ordea biko eta hiruko kopurua ia verdina izan zen, 6’75 metroko marraz barnekoak gitxiagotuz gainera. Azken arlo honetan zeharo hobeto zuten kanpotarrek. Mumbruren produkzioa 16 puntutan jeitsi zen eta Carles Marcoren taldearena 13 igo. 80 puntuko langatik urrun gelditzea ez da onuragarria izan bilbotarrentzat txapelketan zehar (oso gitxitan) eta hori Palentziaren meritua izan zen igandeko leían.

Hurrengo bi partiduak Palentzian jokatu behar dira: ostiralean gaueko 21:30etan lehena eta igandean 12:30etan bigarrena. Jakinda horietako bat irabazi behar dutela, bilbotarrentzat onuragarria litzateke horietako lehena izatea, “beltzezko gizonek” duten presio eta tentsioa arerioei pasatzeko.

 

Argazkia: Bilbao Basket