Akatserako betarik ez

Erabiltzailearen aurpegia Asier Figueroa 2019ko mai. 22a, 11:40

Miribillan gertatu moduan, Palentzian ere partidu bana irabazi zuten batak eta besteak (81-87 "beltzezko gizonek ostiralean; 61-57 etxekoek igandean) eta, hortaz, seriea Bilbon erabakiko da bihar iluntzeko 20:30etan

Amerikako Estatu Batuetan "do or die" esaten dute; gurean "kale edo bale". Hori da bihar Bilbao Arenako lehiak izango duen garrrantzia: galtzailearentzat denboralida bukatuko da; irabazlearentzat oraindik Bilboko lauko finalerako jokoan dauden hiru txarteletako bat opari (lehennego sailkatua Ourense dugu, 3-0 irabazi baitzuen Oviedoren aurkako seriean kantxa faktorea kontra izanda). 

Bilbotarren eta gaztelarren arteko seriea ezin parekatuagoa egon da. Bi hirietan jokatutako partiduek gidoi bera izan dute lehenengo partiduak Mumbrurenek irabazi ondoen eta bigarrenak Marcoren mutilek poltsikoratu ostean. KOntuan izan beharreko datua hau da: “beltzeko gizonak” irabazle ateratako norgehiagoketan 80 puntu aino gehiago lortu zituzten (93 eta 87 hurrenez-hurren) eta porrota pairatutako bietan ez ziren marka horretara heldu (77 eta 55). Zenbakiek argi erakusten dute bilbotarren erasoa emankorra izan behar dela garaipena lortu nahi badute. Eta biharko lehiam ezin da hutsik egin.

“Marea beltzaren” berotasuna bermatuta izango dute “beltzezko gizonek”, denboraldi osoan gertatu den bezela. Fase erregularrean Bilbao Arenan jokaturiko norgehiagoketan bataz-beste 6345 zale egon dira harmailetan eta biharko lehiak duen garrantzia zein den jakinda agian  Bartzelonaren kontra egon ziren 8113ko marka apurtzea hurbil legoke.

Bihar iluntzeko 20:30etan Bilbao Basket-Palentzia. Akatserako betarik ez.

 

Argazkia: Bilbao Basket