Sufrimenduaren ostean etorri zen poza

Erabiltzailearen aurpegia Asier Figueroa 2019ko mai. 27a, 11:48

"Beltzezko gizonak" Bilbon jokatuko den lauko finalera sailkatu ziren Palentzia serieko bosgarren partiduan 79-61 menderatu ostean.

Asteazken arratsaldekoa ez zen norgehiagoka arrunta eta hori nabaria zen San Antoneko zubitik Bilbao Arenara doan aldapa jendez beteta ikustean.  Jokoan final laurdenetako norgehiagoka erabakiorra eta, hortaz, Final Fourerako txartela. 9644 pertsonez osaturiko “marea beltzak” harmailak apurka-apurka betetzen hasi zen eta taldearen aurkezpen bideoa kantxa erdiko pantailetan erakutsi zenean aho batez garrasi bat entzun zen. Lehenengo momentutik taldeari bultzada eta arnasa eman zion.

Animo horiek behar-beharrezkoak izan ziren berrogei minutuetan zehar, lehia estua izan zelako aurreko lau norgehiagokak bezela (lehenengo hiru laurdenetan behintzat). Intentsitatea eta tentsioa gori-gorian eta markagailan horren isla izan zen: 15-15, 31-28 atsedenaldian, 51-45 eta 79-61 bukaeran. Lehia azken sei-zazpi minutuetan apurtu zen Mumbrurenen alde baina amaierako diferentzia ez da erreala bi taldeen jokoa ikusita. Burua hotz mantentzea ez zen batere erreza eta momento beroenetan Salgado eta Schreiner maisu ibili ziren “beltzezko gizonen” jokoa baretzeko. Carles Marcoren taldeak aurrekoetan bezela defensa gogor eta itogarria erakutsi zuen eta joko molde horrek arerioa etsipenera eroan dezake. Ez zen horrelakorik gertatu eta gaueko 22:20 zirenean poza zen nagusi bai kantxan, bai harmailetan ere “beltzezko gizonak” ACBra bueltatzeko helburuarekin etxean lehiatuko direlako

Palentziak bederatzigarren postuan bukatu zuen fase eregularra baina bost partiduetan argi neta garbi erakutsi du ACBra igotzeko hautagaia dela datorren denboraldiari begira baldin eta dituen jokalariak mantenten baditu (Vasturia, Otegi, Gustys, Zubizarreta…). Aipatzekoa ere gaztelarren zalegoa bost bus bete bait zituzten euren taldea babesteko.

Lauko finaleko ordutegia eta sarrera salmenta

Ekainaren batean finalerdiak jokatuko dira. Arratsaldeko 17:00etan, Ourense eta Palam arituko dira eta 19:00etan Bilbao Basket eta Melilla. Finala igandean 18:00etan izango da.

 Bilbao Basketek atzo eman zuen aditzera bazkide eta abonatuek lauko finalerako sarrerak lortzeko  bakopitzaren posta elektronikoko helbidera astelehenean argibideak bidaliko dituztela eta asteazkena arte izango dutela sarreak hartzeko.

 

Argazkia: Bilbao Basket