Zoramena, algara, besarkadak, negar malkoak… emozioak kanporatzeko hamaika modu ikusi ziren Bilbao Arena lepo bete zuen “marea beltza” osatzen zutenen artean Palmaren aurkako lehia gogorr eta estua bukatzerakoan. Saskibaloiaren bigarren mailan denboraldi bakarra eman ostean berriz ere ACBri kaixo esan zioten “beltzezko gizonek”.
Asteburu osoa tentsioz beterik egon zen Bilbao Basket osatzen dutenentzat. Presioa euren gainean zegoen, lauko finala etxean jokatzen zutelako eta fase erregularrean lehenengo postua lortu zuen Betisengandik hurbilen kokatu zirelako baita. Larunbateko bigarren finalerdian (txapelketari Palma eta Ourensek eman zioten hasiera, 77-61ko irlakoen aldeko emaitzarekin) Mumbrurenek Melilla gainditzeko lan handia egin behar izan zuten.
Ipar Afrikako taldearen kontrakoa norgehiagoka zinez parekatua izan zen, lehen laurdena 18na amaitu eta atsedenaldira 38nako markagailuarekin joan baitziren. Aldageletatik bueltan, “beltzezko gizonek” ohitura bihurtu duten krisia izan zuten kantxaren bi aldeetan eta horren ondorioz, lehia bukatzeko hamar minuturen faltan kanpotarrek hiru puntuko diferentzia zuten, 55-58 (zazpikoa ere izan zuten). Hor heldu zen bilbotarren susperraldia.
Huertasen hiruko batekin hasi zen erab akiorra izan zen 10-0ko partziala. Norgehiagoka osoan animo eta babesa ematen ibili zen etxeko zalegoa pixkanaka hurrengo egunerako finalera heltzea posible zela sinisten hasi zen bere taldeak lehiaren azkeneko laurdenean erakusten zuena ikustean. Bukaerarako bizpahiru minuren faltan Melillarentzat zoritxarreko jokaldi batek argitu zuen bidea Mumbrurenen mutilentzat: Agada, kanpotarren izar nagusia, lesionatu zen eta bere taldekideak indarge gelditu ziren. 75-68 bukaeran, Larsen eta Lammers 15na puntu lortuta etxekoen onenak izanda.
Larunbateko norgehiagoka bukatu eta hogeita lau ordu pasa ez zirenean (hogei eta erdi zehazki) maila goreneko azken txartela jarri zen jokoan fase erregularreko bigarren eta hirugarrenaren artean. Bezperan izandako sargoriak behera egin eta tentsioak gorakda handia izan zuen. Hasierko 0-4koari hamaika punturekin erantzun zion talde bilbotarrak. Palmak amore emango ez zuela argi zegoen eta pizkanaka aldea jaten hasi zen hiru puntuko diferentzia izatera. Lehenengo laurdena Salgadok ia zelai erditik jaurtittutako hiruko batekin bukatu zen. “Marea beltzak” eztanda egin zuen. 21-15 lehenengo hamar minutuen ostean.
Hobeto kantxaratu zen Palma bigarren laurdenean, lehia 24na berdintzera heldu baitzen. 9-1eko partziala lortuta, 33-25ekoa jarri zuten etxekoek atsedenaldira heltzeko bi minutu eta hamaika segunduren faltan. Denbora horretan Palamren alde soilik ugitu zen elektronikoa. Aldageltarako bidea hartu zuten jokalariek 33-27koarekin.
Hamabost minutuko arnasaldiaren ostean, Mumbruren mutilek hamar minutu nahiko txarrak jokatu zituzten. HIrugarren laurden horretan izan zen partzialak argi eta garbi erakusten du kanpotarren nagusitasuan: 9-13. Markagailu baxua (42-40) azken laurdena hastear zegoela eta giroan urduritasuna eta beldurra ziren nagusi, hain puntu gutxiko norgehiagoketan normalean ez zelako etxeko taldea garaile ateratzen. Eta Larsenen bostgarren faltak sentsazio horrek areagotu zituen. Bilbotarrak ordea lau puntuko aldea eskuratu zuten norgehiagoka bukatzeko 4:16 gelditzen zirenean (53-49). Palmak ez zuen bere azken hitza esan eta lehia 55na berdintzea lortu zuten minutu eta berrogeiren faltan.
Ezinezkoa zirudien arren, tentsioak gora egin zuen Bilbao Arenaren harmailetan, asteburu osoko punturik gorena esango nuke. Mumbruk eskatutako hutsartearen ostean, “marea beltzak” geratzen zitzaion azkenetariko arnasarekin animoa eman zion beer taldeari. Eta bi jokaldi erabakiorrak heldu ziren: 50 segunduren faltan, lehia osoan nahiko ilun ibili zen Brownen barnekaldi baten ostean saskiratzea eta jaurtiketa gehiagarria lortu zuen. Amerikarrak 4’6ko marratik ez zuen hutsik egin. Hurrengo jokaldian, Urtasunen hiruko saiakera baten ostean, Salgadok Schreinerri baloia eman eta austriarrak partiduko bere bostgarren hirukoa sartu zuen.
Bilbo Arenak eztanda egin zuen lehia bukatzeko 16 segundu gelditzen zirela. Garaipena atzamar puntekin ukitzen zuten bilbotarrek.Aldea sei puntukoa zen eta kanpotarrek arin jokatu behar zuten aukerarik izateko, txikiena bazen ere, baina albotik ateratzean baloia galdu zuten. Markagaiua ez zen berryz mugitu eta bi segunduren faltan norgehiagoka irabazita zegela Schreinerrek baloia zerura bota zuen. Eta berriz ere, aho batez oihu egin zuen “marea beltzak”, tentsio guztia kanporatuz. Arestian esan bezela, besarkadak (estua eta hunkigarria Mumbru eta Salgadoren artekoa) eta malkoak nonahi. Pozez txoratzen mundu guztia, 61-55ko markagailuak gauza bakarra adierazten baitzuen: maila gorenera bueltatzea.
Argazkia: Bilbao Baket/Miguel San Cristobal