“Marea beltzari” luzea egin zaio uda eta bere taldea goreneko mailan berriz ikusteko irrikitan zegoen. Nahiz eta helburua mailari eustea dela oso argi eduki, egindako fitxaketek eta iazko taldetik gelditu direnek ilusio txikia piztu dute zaletuen artean (handiagoa lehenengo bi lehien ostean). Oinak lurrean baina helburua arin lortu daitekeela. Igandeko garaipenaren ostean Mumbruk prentsaurrekoan esan bezela “ezin da hurrengo partiduaz haratago pentsatu”.
Behin taldearen portaera ikusita errezagoa da hitz egitea baina egia esanda, gutxik espero zuten Bilbao Basketek izandako liga hasiera izatea, ikusita arerioak zeintzuk ziren, azken urteetan Champions, Eurocup edo Euroligan behin eta berriz jokatzen duten Tenerife eta Valentzia. Taldearen erantzuna izugarria izan da Mumbruk jokalari guztiak erabiltzeko aukerarik izan ez dituen arren (Tomeu Rigo eta Emir Sulejmanovic lesionatuta daude) eta Ondrej Balvin Munduko Kopan ibili ostean ez da bere taldekideekin asko entrenatu baina Jaume Ponsarnau Valentziaren entrenatzaileak talde bilbotaraz esan bezela “batzuek esaten zuten baino hobeak dira”.
Bi norgehiagoka oso gutxi dira ondoriak ateratzeko, liga oso luzea baita, baina Brown, Lammers eta Rofriguezmaila gorenera ederto molddatu direla dirudi eta liga aldaketa ez dute somatu; Balvin, Schreiner eta Cruzek bazuten esperietzia Endesa ligan; Rouselle, Bouteille eta Kulbokak ere erantzunkizuna hartzeko beldurrik ez dutela erakutsi dute eta Rafa Martinezen gainean igorri ziren kritikak (nagusi zegoela) bertan behera utzi ditu kapitain berriak (zer arraroa den Javi Salgado aulkian korbatarekin ikustea).
“Belrzezko gizonek” 2019/2020 denboraldiari hasiera bilaina eman diote. Oinak lurrean izanda eta helburua argi izatea funtsezkoak dira maila gorenari eusteko.