“Baloi guztiengatik borrokatzea eta intentsitate handia erakustea. Hori da gure sena” esan zuen Alex Mumbruk atzo euskal derbia irabazi osteko prentsaurrekoan. Aurredenboralditik behin eta berriz errepikatzen ari den mezua. Hori eta, baita, oinak lurrean eduki behar dituztela(edo baldosan jokalari batzuek sare sozialetan adierazi duten moduan) apaltasunez egunero lan eginez. Eta momentuz osagai horiekin emaitza gozoak lortu dira, hiru garaipen lau norgehiagoken ondoren (momentuz pairatutako porrot bakarra Obradoiroren kantxa izan zen bi luzapen jokatu ostean). Zenbaki ederrak zalantza izpirik gabe.
Atzoko lehiara taldeak kontrako balantzearekin heltzen ziren (2-1 etxekoak; 1-2 kanpotarrak), biek ala biek ligan euren azken norgehiagokak glau ostean (Baskoniak ostiralean Khimkiren aurka galdu zuen Euroligan baita) eta dinamika positiboa berreskuratzeko partidu estua espero zen. Eta aurreikuspenak egi bihurtu ziren laurden bakoitzeko partzialak ikusita: 18-14; 24-26 (42-40 atsedenaldian); 15-15 eta 22-20 (79-75 bukaeran).
“Beltzezko gizonak” markagailuan aurretik ibili ziren ia partidu osoan, hasierako 0-1ekoa eta hirugarren laurdenean elektronikoak 50-52 erakusten zuenean. Bilbotarrek hamar puntuko errenta izan zuten bigarren laurdenaren erdialdean (34-24) baina orokorrean aldeak lau-bost-sei punturen inguruan mugitu ziren. Mumbrurenek Perasovicenek baino itxura sendoagoa erkutsi zuten, puntuak banatuagoak egon ziren, errebotean nagusi (erasokoetan batez ere) eta batez ere intentsitate handiagorekin jokatu zuten. Horrek izan ziren garaipen hand baten gakoak.
Aipatzekoa ere epaileak “instant replayra” askotan Joan zirela jokaldi eztabaidagarri batzuk argitzko eta hhorrek norgehiagokaen erritmoa moztu zutela.
Banan-banako zenbakiei erreparatuz, Ondrej Balvin txekiarra bere taldekideen gainetik nabarmendu zen 13 puntu eta 9 errebote lortuz. Txekiarrarengandik hurbi geratu ziren Lammers (12 puntu), Brown (11 puntu, 5 asistentzia) eta Cruz (10 puntu).
Gasteiztarren artean, Shengelia (14 puntu), Henry eta Diop 13 punturekin (lehenak 9 asistentzia banatuta; bigarrenak 7 errebote hartuta eta Shields (11 puntu) izan ziren onenak.
Bilbao Basketek Zaragozan jokatuko du bere hurrengo partidua larunbatean arratsaldeko 18:00etan.
Argazkia: Bilbao Basket/Aitor Arrizabalaga