Txapelketako 30. jardunaldiak atsedenaz aparte ez die “beltzezko gizonei” onurarik ekarri, izan ere, norgehiagoka desberdinetan izandako emaitza batzuk Mumbrurenen interesen aurka joan dira, Betis, Fuenlabrada eta Obraidoren garaipenak hain zuzen (andaluziarrak Gipuzkoa Basketi aise menderatuta). Honek sailkapeneko azken postuetan zegoen talde pilaketa arindu eta Bilbao Basketen egoera zaildu du.
Orain gutxi arte, talde batzuk zeuden berdinduta edo garaipen bakar bateko aldearekin: Gipuzkoa, Betis, Estudiantes, Fuenlabrada, Obradoiro eta Bilbao Basket bera. Lehenengo bi eta galiziarrekin “basket averagea” alde dute bilbotarrek eta fase erregulararen amaieran hiruren arteko berdinketa emango balitz bizkaitarrak jaitsiera postuetatik kanpo geldituko liratezke; aldiz Ramiro de Maeztuko taldearen aurka bi lehiak galdu zituzten eta abantaila dute Mumbruren mutilekiko.
Madrileko beste taldearen aurka joaneko partidua lau puntugatik irabazi zuten bilbotarrek 70-74 eta asteburu honetan Miribillan neurtuko dituzte berriro indarrak. Hil ala bizikoa den lehia horri aurre egin baino lehen Unicajaren aurka jokatuko dute.
Egutegi zaila (azken orduko aldaketekin).
Honako hauek dira “beltzeko gizonak” fase erregularra bukatu arte izango dituzten arerioak:
-Unicaja (etxetik kanpo): hilaren 15an gaueko 21:15ean.
-Fuenlabrada (Bilbao Arenan): hilaren 17an arratsaldeko 18:00etan jokatu behar zen, baina talde madrildarraren baitan dauden covid kasuen ondorioz, zehazteke dagoen data desberdin batean jokatuko da.
-Tenerife (etxetik kanpo): hilaren 21ean gaueko 21:15ean jokatu beahrrean, azkenean maiatzaren 8an izango da gaueko 20:45tan..
-Valentzia (etxetik kanpo): hilaren 25ean iluntzeko 20:00etan.
-Kanaria Handia (Bilbao Arenan): hilaren 30ean arratsaldeko 18:30ean.
-Burgos (Bilbao Arenan): maiatzak 2 arratsaldeko 17:00etan.
-Real Madril (etxetik kanpo): maiatzak 13 (ordua zehazteke)
-Joventut (Bilbao Arenan): maiatzak 16 (ordua zehazteke).
Egutegi nahiko zaila da, Fuenlabrada izan ezik beste talde guztiak “play-offerako” borrokan murgilduta daudelako. “Beltzezko gizonek” denboraldian zehar lortutako garaipenak sailkapenaren beheko postuetan daudenen taldeen aurka izan dira (salbuespena 12. postuan dagoen Murtziaren aurka duela 16 egun) eta horren eraginez, Bilbao Basket orain arte egin ez duena egitera behartuta dago: oilarren aurka garaipenak lortu behar ditu. Estutasunak ekiditeko, hiru norgehiagoketan garaile ateratzea (Fuenlabradaren kontra horietako bat nahitaez) funtsezkoa litzateke azken jardunaldira heldu baino lehen.
Bidea pausuz-pausu eraikitzen da eta lehena ostegun honetan gaueko 21:15ean Unicajaren kontra eman behar dute “beltzezko gizonek”.
Argazkia: Bilbao Basket/Aitor Arrizabalaga