Datorren denboraldirako “beltzezko gizonak”

Erabiltzailearen aurpegia Asier Figueroa 2021ko uzt. 21a, 12:00

Rafa Pueyo buru den Kirol-Zuzendaritzak irailean hasiko den 2021-2022rako jokalariak fitxatu ditu

Pasa den maiatzean “beltzezko gizonek” Joventuten kontra ACB ligan mantenteko beharrezkoa zen garaipena lortu ostean, kantxan protagonista direnak euren lana bukatu zuten. Momentu horretan bertan Kirol-Zuzendaritzak buru belarri ekin zion datorren denboraldiari begira merkatua arakatu eta interesgarriak izan zitezkeen jokalariak fitxatzeko ahaleginetan. Badirudi Rafa Pueyo buru den lan taldeak “piezak” aukeratu dituela irailean hasiko den 2021-2022an ACB ligan lehiatzeko.

Datorren kurtsoan jarraituko ez duten jokalarien lista luzea da: Ondrej Balvin, Quentin Serron, Felipe Dos Anjos (ofizialki helarazita) Jaylon Brown, John Jenkins, Arnoldas Kulboka (lituabiarrak AEBetara egingo du salto, Miribillako bulegoetan dirua utziz datorren urterako kontratua duelako), Jaroslaw Zyskowski, Jovan Kljajic eta Leonardo Totek ez dute euren kirol ibilbidea “beltzezko gizon” moduan jarraituko eta taldea ia osorik eraiki beharra zegoen eta, presa askorik ez zegoen arren (bi hilabete gelditzen dira txapelketari hasiera emateko) jada ordezko guztiak zeintzuk diren jakina da. Hurrengoak dira:  

-Valentin Bigote: hegaleko frantziarrak 29 urte eta 1’96ko altuera du. Le Mans taldetik dator; bertan batez beste 12’2 puntu (%41 hirukoetan), 2’6 erebote eta 2’5 asistentzia lortu zituen. Urte baterako kontratua sinatu du.

-Andrew Goudelock: NBAn (Lakers, non “Mini Mamba” goitizena jarri zioten  Kobe Bryanten ondoan jokatu bait zuen eta Houston Rocketsen ibilitakoa) eta Europan (Maccabi Tel Aviv, Milano eta Kazanen besteak beste) esperientzia zabala duen eskolta amerikarra. 32 urte eta 1’91ko garaiera du, Vilnius Rytasetik dator (urte askotan Lietuvos izenarekin ezaguna izan den taldea) ligan 14’2 puntu (%47’5 hiruko jaurtiketetan), 2’4 asistentzia eta 1.9 errebote lortu zituen, zenbakiak Basketball Champions League txapelketan zenbakiak hobetuz (14.5 puntu, 2’8 asistentzia). Urte baterako kontratua sinatu du.

-Gytis Masiulis: Lituaniarrak 23 urte eta 2’06ko altuera du. Hegal-pibota izan arren hiruko jaurtiketak ere jaurtitzen ditu (Kulbokaren profil berdintsua). Iaz bere herrialdeko Lietkabelis taldean 12.8 puntu (%38’5 hirukoetan) eta 5’6 errebote lortu zituen batez beste eta bere talde kideak izango direnen moduan urte baterako kntratua sinatu du.

-Jeff Withey: Goudelock moduan pibot amerikarra ere NBAn ibilitakoa da, New Orleans Pelicans, Utah Jazz,  eta Dallas Mavericks taldeetan zehazki. 31 urte ditu eta 2’13 metroko altuera du eta, fitxaketa ororen moduan, urte baterako kontratua sinatu du. Taldeak oraindik ez du fitxaketa ofizial egin.

-Alejandro Galan: Urrezko LEB ligako Alicantetik fitxatu du Bilbao Basketek. 21 urte eta 2’07ko altuera du. Urte baterako kontratua sinatu du eta iaz liga erregularrean 8 puntu, 3’7 errebote eta 9’4ko balorazioa lortu zituen (igoera fasean zenbakiak 9’2 puntu, 3’7 errebote eta 10’2 hurrenez-hurren). 

-Rafa Luz: aurpegi berrien artean ACB-n esperientziarik handiena duen jokalaria da brasildarra Unicaja, Granada, Alicante, Obradoiro, Baskonia, Andorra eta Murtziaren elastikoak defendatu ostean. Joko-antolatzaileak 29 urte eta 1’88ko garaiera du.   

-Angel Delgado: gaur bertan ofizial egin den fitxaketa. 26 urte eta 2’08 metroko garaiera duen pibot dominikarra iaz Estudiantesen ibili zen. Iazko denboraldiko azken hamar norgehiagoketan batezbeste 15’9 puntu, 12’9 errebote eta 24’5eko balorazioa lortu zituen.

Gauzak horrela iaztik gelditzen diren jokalariei batuta, honek izango dira, azken orduko aldaketarik ez badago (Hakanson Burgosera doala zabaldu da eta) 2021-2022 denboraldiko “beltzezko gizonak”:

 

Jonathan Rousselle-Rafa Luz (joko-antolatzaileak)

Andrew Goudelock-Ludde Hakanson-Tomeu Rigo (eskoltak(

Alex Reyes-Valentin Bigote (hegalekoak)

Regimantas Miniotas-Gytis Masiulis-Alex Galan (hegal.pibotak)

Jeff Withey-Angel Delgado (pibotak)

 

Argazkia: Bilbao Basket