Bolada onari jarraipena

Erabiltzailearen aurpegia Asier Figueroa 2022ko urt. 25a, 21:17

71-88 irabazi zion Bilbao Basketek Betisi, denboraldiko zortzigarren garaipena lortuz.

Askok pentsatuko zuten ACB ligan gelditzeko Bilbao Basketek iaz bezela asko sufritu beharko zuela denboraldiko lehenengo bost lehiak galdu ostean. Baina hasiera kaxkare horren ondorengo hamabi partiduetatik zortzi irabzi dituzte Mumbrurenek, azkena pasa den igande eguerdian, bostgarrena erreskadan (bigarrena etxetik kanpo). Hori bai, amaieran elektronikoak hamazazpi puntuko aldea erakutsi arren ez zen norgehiagoka erreza suertatu, bere lehenengo hogei minutuetan behinik-behin.

Izan ere Luis Casimiroren mutilek serio ekin zioten lehiari Shannon Evans eta “beltzezko gizon” ohia den Dairis Bertansen gidaritzapean laster hartu zuten zazpi puntuko aldea markagailuan. Mumbrurneek ez ziren fin ibili: baloi asko galdu zituzten, defentsan bigun eta erasoan trakets. Lehenengo laurdenaren amaieran aldea puntu bakarrekoa zen arren (19-18) zuriz jantzitako “beltzezko gizonak” ez zuten bere jokoa hobetu bigarren hamar minutuetan. Betis oso eroso zebilen jokoan eta hamaika puntuko abanataila izatera iritsi ziren euren zalegoaren gozamenarako (gogoratu beharra dago talde andaluziarra sailkapeneko azkena dela hiru garaipen soilik lortuta eta denboraldia Joan Plazak hasi zuela eta ez Luis Csasiiro; atera kontuak). Atsedenaldira hedu baino lehenango eskatutako hutsarte batean bere jokalariei esan zien defenditzeari ekin behar ziotela eta ezin zirela lasaitu puntuak sartu ostean. Atsedenaldian hamar puntuko aldea zegoen etxekoen alde (39-29). Hamar baloi galduta, hirukoetan bederatzitik bakarra sartuta eta jaurtiketa libreetan zazpitik bi sartuta asko zegoen aldatzeko.

Aldageletan izandako hizketaldiak eragin positiboa izan zuen “beltzezko gizonengan”, beste partidu desberdin bat ikusi baitzen. Lehenengo bi laurdenetan ez bezela defentsan sendoa erakutsi zuten Mumbrurenek, baloiak galtzeari utzi zioten eta puntuak pilatzen hasi ziren. Obradoiroren aurka bezela Ludde Hakanson izan zen taldearen gidaria Damian Inglis, Valentin Bigote  eta Angel Delgadorenen laguntzarekin batera. Arin irauli zuten bilbotarrek markagailua eta horrekin konformatu ez eta partidua ia apurtu zuten. Hirugarren laurdeneko partzialak argi erakusten du “beltzezko gizonen” jarrera aldaketa: 14-33 (53-62 oro har).

Laugarren laurdenak aurrekoaren antza handia izan zuen “beltzezko gizonek” erritmo eta intentsitate berarekin jarraitu zutelako. Etxekoek ez zuten aldea murrizteko aukerarik izan eta etxekoek amore eman behar izan zuten.  Azken hamar minutuetan 18-26ko partziala lortu ostean, elektronikoak hamazapi puntuko aldea erakutsi zuen bilbotarren alde, 71-88.  

26 puntu, 2 errebote. 2 asistentzia eta 30ko balorazioa lortuta Ludde Hakanson izan zen Bilbao Basketen gidaria. Arestian aipat moduan Angel Delgado (14 puntu, 9 errebote), Valentin Bigote (12 puntu, 3 errebote, 3 asistentzia) eta Damien Inglisen lana (10 puntu, 12 errebote) gotaipatzekoa da ere. Kontuan hartzeko bi berri egon ziren baita ere Bilboa Basketen baitan: Davida Walkerren debuta eta Baskoniarne aurka eskumuturra apurtu ostean Jonathan Rousselle berriro kantxan ikustea (biek ala biek bizpairu minutuz soilik). Txanponaren beste aldea, Andrew Goudelocken azken orduko lesioa izan zen.

Dairis Bertans izan zen Betsien onena 20 puntu lortuta. Evans (17 puntu, 5 errebote, 8 asistentzia), eta Pasecniks (14 puntu) ere ondo aritu ziren.

Birritan atzeratu ondoren, Unicaja igandean izango da Bilbao Basketen arerioa igandean. Lehia Miribillan jokatuko da 12:30etan. Malagako taldeak zazpi garaipen ditu bilbotarrak baino lehia gutxiago bat jokatuta (covidak egutegian eragindako nahastearen ondorioak). Pasa den igandean aurpegi ezagun bat bazegoen aurkarian, hurrengo leían lau izango dira “beltzezko gizon” ohiak: Fotis Katsikaris entrenatzialea, Alberto Diaz joko antolatzialea, Axel Bouteille hegalekoa eta Michael Eric pibota. Nahiz eta Unicaja menderatzea ez den erreza izango, bolada onari jarraipena emateko aukera ona da igandekoa.

 

Argazkia: Bilbao Basket.