Bolada onak bere horretan darrai eta jada zazpi dira “beltzezko gizonek” segidan lorturiko garaipenak. Datu honetaz aparte, beste bi dira kontuan hartu beharrekoak: guztira iazko denboraldi osoan bezain beste dira irabazitako partiduak (10) eta Bilbao Arenana galdutako azken norgehiagoka urriaren 3an izan zen Bartzelonaren aurka. Miribillako gotorlekua defendatuz egin dute gora “beltzezko gizonek” denboraldi hasierako 0-5 balantzea 10-9ra irauliz.
Igandeko garaipena ez zen lortzeko erreza izan inolaz ere. Aurrean apostuetan sartzen ez zen baina merezimendu osoz Kopara sailkatu den Manresa zegoen eta lehenengo hiru laurdenetan argi eta garbi utzi zuten Bilbora paseoan ez zirela etorri. Pedro Martinezen mutilek (sailkapeneko horgarren postuan kokaturik) markagailuanaurretik bukatu zuten hamar, hogei eta hogeita hamar minutuen ostean 20-24, 39-40 eta 64-67 hurrenez-hurren.
Kanpotarrek alde handiak izan ez zituzten arren (“langa psikologikoa” deritxon 10 puntukoa gehienez) bilbotarrak ez ziren kapaz lehenengo hogeita hamar minutuetan markagailua iraultzeko hurbildu arren. Azken hamar minutuetan aldiz “beltzezko gizonek” hortzak estutu eta arin hartu zuten aurre markagailuan kataluniarrei aginte makila berreskuratzeko aukerarik eman gabe. Azkenean elektronikoa 89-82ko emaitza erakutsi zuen (25-15eko partziala izan zen laurdenean).
Beste behin, azken lehietan ohikoa bilakatu den bezela, bost “beltzzko gizonek” 10 puntu edo gehiago pilatu zituzten: Goudelock (15; 3 asistentzia), Hakanson (13; 5 assitentzia), Delgado (13; 7 errebote eta onena balorazioan 18rekin), Masiulis (12) eta Luz (11; 6 errebote).
Manresaren aldetik gauza bera gertatu zen: Sima (16 puntu), Moneke (13; 10 errebote), Pérez (13; 5 asistentzia), Bako (12; 5 errebote) eta Thomasson(12; 3 errebote eta 4 asistentzia) nabarmendu ziren, Pedro Martinezen mutilek talde moduan jokatzen dutela eta sailkapenean goiko postuetan kasualitatez ez daudela erakutsiz.
Bolada onari eusteko hurrengo aukera Burgosen izango dute Mumbrurenek hilaren 16an, asteazkena, gaueko 21:30etan.
Argazkia: Aitor Arrizabalaga