“Beltzezko gizonen” bilakaera denboraldian zehar oso gorabeheratsua izan da: jarraian galdutako lehenengo bost norgehiagoka, abendua eta urtarrilean izandako bolada ona gero eta horren ostean jokatutako zortzi partiduetatik bi bakarrik irabazi eta, nahiz eta 11 garaipen izan, beheko postuak oso hurbil ikustea (Kopak eragindako etenak ez zion mesederik egin taldeari). Salbazioa bernatzeko beste partidu bat irabaztea funtsezkoa zen eta egutegia ez zen batere aproposa, teorian behintzat jarraian etxean Valentzia eta Real Madril hartu behar zituztelako “beltzezko gizonek” (azken hau atzeratutako lehia), Kanaria Handia etxetik kanpo eta Murtzia eta Tenerife berriro ere Bilbao Arenan zirelako arerioak, guztiak sailkapeneko goiko postuetan finkatuta.
Logikak normalean pisu handia izaten du baina etxeko lau partiduak irabazi zituzten eta kanpokoa galdu Mumbrurenek: 84-78 talde “taronjaren” aurka; 79-67 zurien kontra 18 puntuko errenta izan ondoren (entrenatzaileak jokalari moduan erabilitako 15 zenbakia eskegitzeko festa borobila izan zen); irletatik porrot batekin bueltatu behar izan ziren nahiz eta ondo lehiatu (88-86); 78-77 Sito Alonsoren taldeari nahiko zoroa izan zen norgehiagokan (etxekoek 12 puntuko errenta ian zuten baina azken laurdenaren hasieran kanpotarrel 9koa lortu zuten) eta azkenik “beltzezko gizonez” jositako taldearen aurka (Vidorreta, Todorovic, Huertas, Sulejmanovic, Borg eta Sergio Rodriguez) 87-79. Lehia honetan Angel Delgadok Bilbao Basketen historian jokalari batek lortutako balorazio errekorra apurtu zuen 44koa lortuz (27 puntu, 11 errebote eta 2 asistentzia).
Garaipen garrantzitsu horiei igandean Zaragozaren aurka lortutakoa gehitu behar zaio (80-82). Aurretik irabazitako norgehiagokei esker presioa txikiagoa izan zen. Izan ere Zaragoza beheko postuetatik aldentzeko borroka bizian dago eta “beltzeko gizonak” egoera berean egon izan balira agian presioak gehiegizko pisua izango zukeen estua izan zen norgehiagola batean. Ez batzuek ezta besteek ez zuten alde handirik izan markagailuan eta lehia bukatzeko 4 segunduren faltan Rafa Luzen biko batek erabaki zuen lehia. Brasildarraren saskiratzeaz aparte, Inglis (15 puntu, 5 errebote, 3 asistentzia), Goudelock (14 puntu, horietako 10 hirugarren laurdenean), Masiulis (13 puntu), Delgado (10 puntu, 13 errebote eta taldeko baloraziorik onena 20rekin) eta Witheyren lana (10 puntu, 4 errebote eta 2 asistentzia) goraipatu beharra dago. Etxekoen artean Hlinason (15 puntu, 6 errebote), Yusta eta Thompson (biek al abiek 10 puntu lortuta) nabarmendu ziren.
Ikaragarri ona den bolada honen ondorioa da, fase erregularra bukatzeko bi jardunbadien faltan “beltzezko gizonak” 16-16ko balantzea lortuta Murtzia (sailkapeneko zortzigarren postuan) eta Kanaria Handiarekin berdinduta daudela. Mumbruren mutilak bi taldeen atzetik daude norgehiagoka bat gehiago jokatuta. Helburu berria argia da, play-offak jokatzeko postuetan sartzea oso zaila den arren. Izan ere Bartzelona liderraren kantxan jokatu behar dute lehenengo (hilaren 10ean arratsaldeko 19:00etan) eta, beste emaitzeen arabera, agian azken jardunaldian Miribillan Betisen kontrako lehian azken aukera izango zute sailkapeneko zortzigarren postua bereganatzeko. Denboraldi hasieran onork espero ez zuen egoera.
Argazkia: Aitor Arrizabalaga/Bilbao Basket