Proiektu berria eraikitzen

Erabiltzailearen aurpegia Asier Figueroa 2022ko uzt. 19a, 18:58

Mugimendu nahiko egon dira Bilbao Basketen barnean txapelketa bukatu zenetik.

Kirol arloan denboraldia lasai bukatu ostean, lana bulegoetara pasa zen udaro gertatzen den moduan egon ahal diren sarrerak eta irteerak kudeatzeko. Rafa Pueyok zuzentzen duen lan taldea buru belarri dabil 2022-2023 kurtsora begira.

Berri onekin hasita, bost izan dira momentuz kontratua luzatu duten joalariak: Andrew Goudelock, Ludde Hakanson, Alex Reyes, Tomeu Rigo eta Jeff Withey. Amerikarraren kontratu luzapena ezusteko pozgarria dela esan daiteke, bere kalitatea duen jokalaru bat edozein talderen gustokoa delako. Bere zenbakiak funtsezkoak izan dira taldean, baita suediarrarenak ere. Hurrengo bien kasuan, etorkizuneko apostua da, jokalari gazteak dira eta joko irregularra demostratu duten arren (balearraren kasuan lehia askotan ez du jokatu eta beste batzuetan lesionaturik ibili da) hegaleko postuan bai erasoan baita defentsan ere oso baliogarriak dira. Pasaporte suediarra duan hegal pibot estatubatuarrak behetik gorako bidea egin zuen oasa den denboraldian, bere jokoa partidu bakoitzean hobetuz.

Txanponaren beste aldean, Mumbru, Delgado, Luz, Masiulis eta Galanen agurrak aipatu behar dira. 9 urtez jokalari eta 4 denboraldiz entrenatzaile ibili ostean arraroa izango da Mumbru bi astero behin Bilbao Arenan ez ikustea. Bere hurrengo erronka Valentzian izango du. Pibot dominikarraren  kasuan Pinar Karsiyaka talde turkiarrean jokatuko du datorren denboraldian ligako erreboteetan liderra izan ostean (beste “beltzezko gizon” ohi bat izango du alboan: Jaylon Brown). Joko antolatzaile brasildarrak Urrezko LEBera jeitsi den Andorrara bueltatu da lituaniarrak bere herrialdean jarraituko du bere ibilbide profesionla, Rytasen zehazki eta azkenak Alicanten utzita egon ostean Koruñan jokautko du hemendik aurrera..

Irteerak egon direnez, fitxaketak egon behar dira derrigorrez. Jaume Ponsarnauk hartuko du “beltzeko gizonen” gidaritza hurrengo bi denboraldietan. Entrenatzaileak ACB ligan esperientzia zabala du Manresa, Gipuzkoa Basket, Valentzia (Eurocupeko txapeldun izan zen) eta Zaragoza azken denboraldi honetan, non martxoan kargugabetu zuten.

Jokalari berrei erreparatuz, honek dira taldeko aurpegi berriak. Lehenengoa Nikola Radicevic joko antolatzailea da. Serbiarrak 28 urte ditu, 1’97ko garaiera eta ACB ligan jokatutakoa da Kanaria Handia, Betis eta Murtzian.

Francis Alonso izan zen aditzera eman zen bigarren fitxaketa, Malagako eskoltak 26 urte eta 1’91ko altuera du. Hiruko jaurtiketa ona du

Hurrengoa Ignacio Rosa izan zen. Badalonako gaztea Urrezko LEBen aritu da azken urteetan. 23 urte, 2’06ko garaiera eta Lleidan jokatu du azken dnebiraldian.

Rafa Pueyoren esanetan, Witheyren osagarria izango den Michale Kyser estatubatuarra fitxatu du Bilbao Basketek. Bilbon iaz jokatu zen Basketballl Champions Leagueko Final Fouyrrean aritu zen Hapoel Holomen kamisetarekin. Batez ere defentsan du indarra eta erasoan jokaldiak modu ikusgarrian buktzeko joera du. 30 urte ditu eta 2’08 metroko altuera.

Ofizial egin den azken fitxaketa Xavi Rabasedarena izan da. Besteak beste Kanaria Handia eta Burgosen aritu den 33 urteko jokalarik bi urterako kontratua sinatu du.

Zurrumurruei kasu egiten badiogu (eta momentuz egon diren guztiak egi bihurtu dira) Emir Sulejmanovic berriro ere “beltzezko gizon” izango da denboraldi honetan. Pasaporte finlandiarra duen bosniarra azken urtea Tenerifen eman du  Txus Vidorretaren zuzendaritzapean. Eta honetaz gain, Inglisen etorkizuna ere erabakitzear da. Bilbao Basketek tanteo-eskubideko listan sartu zuen eta antza denez frantziarrak ez du ACBko beste talderen baten eskaintzarik izan. 

BCL-ko lehenengo faseko arerioak

Historian bigarren aldiz jokatuko du Bilbao Basketek Basketball Champions Leaguea (BCL) eta lehenego faseako multzoak erabakitzeko zozketaren ostean D Multzoan kokatuta geratu da Nymburk (Txekiar Errepublika), Igokea (Bosnia) eta Bahcesehir (Turkia) taldeekin batera.

“Marea gora”

Hau da aurtengo bazkide eta abonatuen kanpainaren leloa. Isabel Iturbe Administrazio Kontseiluaren presidentearen esanetan helburua da Urrezko LEBera jeitsi ostean eta covidak sortutako egoeraren ondoren bazkide izaten utzi zuten pertsonak berreskuratzea eta, nola ez, bazkide berriak egitea.


Aurreko guztia kontutan hartuta, Bilbao Basket proiektu berria eraikitzen ari da.


Argazkia: Bilbao Basket