Atzera pausua

Erabiltzailearen aurpegia Asier Figueroa 2022ko urr. 17a, 19:21

Granadak merezimendu osoz irabazi zuen larunbat arratsaldeko lehia Bilbao Basketen kontra (99-84)

Liga hasiera bikainaren ostean “beltzezko gizonek” denboraldiko lehen pairatu zuten Granadaren aurka. Talde andaluziarra markagailuan aurretik egon zen bederatzi segundutan izan ezik, horrek argi erakusten du etxeko taldeak merezimendu osoz lortu zuela garaipena.

Norgehiagokaren gako nagusiak erreboteak, etxekoen hiruko jaurtiketak eta “beltzezko gizonek” defentsan izandako intentsitate baxua izan ziren. Jeff Withey, Ludde Hakanson, Adam Smith, Mickael Kyser, Denzel Andersson, Xabi Rabaseda eta lesionaturik lehiatik kanpo geratu zen Nikola Radicevic saiatu ziren arren (azken honen gidaritzapean lortu zuten Ponsarnaurenek markagailua bederatzi segunduz iraultzea; ea lesioa oso larria ez izatea) ezin izan zuten Granadaren garaipena galarazi.

Erreboteen arazoa denboraldia hasi zenetik dago, altuera arazo bat izan daiteke, edo txarto kokatuta egotea edo biak batera. Gainera, iazko denboraldian Angel Delgado saskietan jaun eta jabe zenez, konparaketak handiagoal dira. Lehiak aurrera joan ahala funtsezkoa izango da arlo horretan hobetzea arerioei aukerak kentzeko. 

Estatistikei begira, Jeff Withey izan zen “beltzezko gizonik” onean 21 puntu, 7 errebote eta 20ko balorazioarekin. Aurretik aipatu bezela, Hakanson (14 puntu eta 8 asistentzia) eta 10na puntu lortu zituzten Smith, Rabaseda, Kyser eta Andersson ere lehia txukuna jokatu zuten baina ez zen denboraldiko laugarren garaipema lortzeko nahikoa izan.

Granadaren baitan Felicio (17 puntu, 7 errebote, 3 asistentzia), Renfroe (14 puntu, 5 errebote, 7 asistentzia), Maye (14 puntu, 11 errebote), Costa (11 puntu, 6 asistentzia) eta Bilbao Basketeko jokalari ohia den Pere Tomas (11 puntu) nabarmendu ziren.

“Beltzeko gizonen” ligako hurrengo lehia larunbatean arratsaldeko 18:00etan izango dute Breoganen kontra etxetik kanpo. Aurretik bihar bertan Miribillan Basketball Champions Leaguerko bigarren jardunaldian Bahçesehir talde turkiarra hartuko dute iluntzeko 20:30etan.

 

Argazkia: Bilbao Basket