Asko hobetzeko oraindik

Erabiltzailearen aurpegia Asier Figueroa 2022ko urr. 26a, 19:16
Argazkia: Bilbao Basket

Breoganek izandako jaurtiketa portzentaien eta “beltzezko gizonek” defentsan erakutsitako ahulezia izan ziren Bilbao Basketen ligako bigarren porrotaren arrazoia nagusiak (86-70)

Denboraldi hasiera bikainaren ostean “beltzezko gizonek” ligako azken bi norgehiagokak jarraian galdu dituzte. Nahiz eta lehenengo hiru jardunaldietako lehiak irabazi, hobetzeko gauzak egon ziren eta arlo horiek izan dira bi porrot hauen gakoak, errebotearen kontrola eta jokoan izandako deskonekzioak.

Larunbateko partiduan, Breogan jaurtiketetan Ponsarnaurenak baino askoz hobeto ibili ziren eta horri “beltzezko gizonek” defentsan erakutsitako ahulezia gehitzen badiogu, nahiko azkar lortu zuten galizarrek markagailuan aldea lortzea. Dena den, Bilbao Basketeko jokalariek esfortsu handia egin zuten birritan 13 puntukoa zen zuloa izteko baina alferrik izan zen. Lehennego saiakeran 4 puntura hurbildu ziren eta bigarrenean 6ra baina hor, laugarren laurdenean murgilduta, besoak jeitsi zituzten Ponsarnauren mutilek. Kexkagarria da azkenengo hau eta guztiz hobetu beharreko gaia da 40 minutuetan intentsitatea mantentzea hori delako edo izan behar lukeelako bilbotarren jokoaren funtsezko balioa denboraldiko helburu nagusia lortzeko. Txapelketa luzea da eta denbora soberan dago oraindik, baina hobe lehen bait lehen hastea geroago estuasunak ekiditzeko.

Aurreko lehian bezela Jeff Withey izan zen “beltzezko gizonik” onena15 puntu, 8 errebote, 4 asistentzia eta 26kobalorazioa lortuta. Berarekin batera Denzel Andersson (14 puntu), Hakanson eta Kyser (10na puntu; suediarrak gainera 7 asistentzia banandu zituen) ere nabarmendu ziren.


Breoganen baitan Quintela (16 puntu), Arteaga (14 puntu, 7 errebote), Happ (10 puntu, 7 errebote) eta “beltzezko gizon” ohia den Bamforth (10 puntu, 3 errebote, 3 asistentzia) izan ziren onenak.


Euskal derbia izango dugu igandean gaueko 21:00etan Bilbao Arenan. Hasieran lehia 20:00etan hastekoa zen baina emisio eskubideak dituen enpresak beste kirol emankizun batzuk ez zapaltzeko norgehiagoka atzeratzeko erabakia hartu zuen pasa den ostegunean. Baskonia animoz gainezka helduko da azkenego asteko hiru lehiak etxean irabazi ondoren (Izar Gorria eta Olympiacosen aukra Euroligan; Real Madrilen aurka ligan). Peñaroyaren mutilen mehatxu nagusia hiruko jaurtiketa da, portzentai altuak dituzte jokoaren arlo horretan. Biek ala biek (bilbotar zein gasteiztarrek) ligan 3-2ko balantzea dute eta norgehiagokak taldeen berdinketa apurtzeko balioko du. Ea “beltzezko gizonek” akatsak zuzentzen dituzten garaipena etxean gera dadin.