Zortzigarren garaipena; helburu nagusiaren %67 lortua

Erabiltzailearen aurpegia Asier Figueroa 2023ko urt. 10a, 19:30

Talde lana baliatuz “beltzezko gizonek” Murtzia gainditu zuten (99-81)

Nahiz eta azken lehietan gora-behera nahiko izan (ligan Obradoiren aurka etxean 77-80 galtzea, Manresaren kantxan 76-86 irabazi, beste bi porrot Real Madril eta Unicajarne aurka 80-85 eta 92-79 hurrenez-hurren; BCL txapelketan multzo buru sailkatzea lortu zuten Ponsarnaurne mutilek) irudia oso ona izan da Malagan jokatutako norgehiagoka baztertuta eta “marea beltzak” (gehiengoak behinik-behin; beti daude inoiz konforme ez daudenak eta porrot bakoitzaren ondoren apokalipsia datorrela esaten dutenak) joko horregaz emaitzak helduko direla sinesten dutela, baikorrak direla.

Eta apurka-apurka, zarata handirik egin gabe hamabostgarren jardunaldia bukatuta Bilbao Basketek 8-7ko balantzearekin zortzigarren postuan kokatu da, jeitsier apostuetatik bost garaipen gehiagorekin eta Kopa jokatzeko aukerrekin lehennego itzulia amaitzeko bi norgehiagoka geldtzen direnean. Denboraldi hasieran ez zen hori helburu nagusia, jeitsiera postuak ekiditzea baizik eta %67 batean beteta dago.

Bilbotarrek zortzigarren garaipena “beltzezko gizonen” entrenatzaile izan zen Sito Alonsoren Murtziaren aurka lortu zuten lehia hasieratik intentsitate handia erakutsiz eta markagailuan momentu oro gaineti egonda, lehenengo zatian alde txikiak lortuta eta bigarrenean lehia apurtuz. Laurden bakoitzaren partzialek argi eta garbi erakusten dute etxekoen nagusitasuna: 27-21, 23-19 (50-40 atsedenaldian), 27-20 eta 22-21 amaieran elektronikoak 99-81koa erakusteko.

Talde lanean oinarritutako garaipena izan zen. Horren adierazle bost “beltzezko gizonek” hamar puntu edo gehiago lortu zituztela: Frncias Alonso eta Denzel Anderssonek 10na (5 eta 4 errebote hartuta hurrenez-hurren), Jeff Withey (11 puntu, 7 errebote), Adam Smith (20 puntu, 4 errebote, 4 asistentzia) eta, beste behin, Ludde Hakanson (25 puntu, 11 asistentzia eta 32ko balorazioa). Joko antolatzaile suediarraren denboraldia ikaragarria izaten ari da, bikaina. Murtziaren kontrako zenbakiak oso onak izan baziren ere, ez dira bere onenak izan bere errekorra (ez aurtengoa bakarrik, bere ibilbidekoak baizik) Real Madrilen kontrko norgehiagokan lortu zituen eta beraren gidaritzapean bilbotarrak lehia irabazteko sorian izan ziren. Egun horretan 29 puntu (bikoetan 10etik 8, hirukoetan 6tik 4 eta jaurti zuen libre bakarra sartuta), 4 errebote, 4 asistentzia eta 33ko balorazioa lortu zuen, aste batzuk lehenago Kanaria Handiaren aurkako 27 puntuak gaindituz. Hakanson da aurtengo Bilbao Basketen gidaria, bai puntuak sartzen baita taldekideak jokoan sartzen.

Arestain aipatu moduan, Kopan sartzeko aukerak daude oraindik eta Badalonara joateko txartela eskuratzeko Girona eta Bartzelona izango dituzte aurkari etxetik kanpo. Lehenengo pausua larunbatean arratsaldeko 19:00etan Aito García Renesesek zuzendu eta Marc Gasol jokalari eta presidente duen taldearen kontra izango da.

“Beltzezko gizonek” sentsazio onak transmititzen ditu eta pausuz-pausu helburua lortzeko bidea eraikitzen ari dira.

 

Argazkia: Bilbao Basket/Aitor Arrizabalaga