Helburua atzamar puntekin ikutzen

Erabiltzailearen aurpegia Asier Figueroa 2023ko api. 3a, 22:29

Reyes, Smith eta Kyseren gidaritzaean “beltzeko gizonek” denboraldiko hamaikagarren garaipena lortu zuten Zaragozaren aurka (81-68)

Euskal derbian jasotako jipoiaren ostean Bilbora garaipen batera zegoen Zaragoza heltzen zen eta beheko postuetatik urrun egon arren berriz ere dinamika negatibo batean sartzea ekiditzeko beharrezkoa ikusten zen ahalik eta arinen irabaztea.

Lehenengo zatia ez zen batere ona izan, horren islada atsedenaldian elektronikoak erakusten zuen 33-24koa. Egia da Ponsarnaurenek defentsan ondo ibili zirela baina baita ere Fisacen mutilak ez zirela erasoan fin ibili. Joko ikusgarriri egin gabe “beltzeko gizonek” 13 puntuko aldea izatera heldu ziren bigarren laurdenean. Ez airen lehia euren alde apurtzeko gai izan. Francis Alonsoren lesioa izan zen lehenengo hogei minutuetako berririk txarrena (Ludde Hakansonek ere ez zuen partidua jokatzerik izan).

Izan ere aldageletatik bueltan kanpotarrek lehenengo bi laurdenetan ez bezel puntua pilatzne hasi ziren eta apurka aldea jaten hasi ziren, partidua 46na berdintzea lortu arte. Zenbatetan bizi izan du “marea beltzak” egoera bera denboraldi honentan zehar, batzuetan norgehiagokak galtzeraino. Larunbateko partiduan Bilbao Arenan bildutako 7700 zale pasatxoen mesederako “beltzeko gizonek” lehiaren kontrola berreskuratzeko kapazak izan ziren estuasun gehiagorik gabe garaipena eskuratzeko, 81-68.

Zalantza barik beste guztien gainetik Alex Reyes goraipatu beharra dago: 20 puntu (bost hiruko lortuta bederatzitik). Hegalekoarekin batera, Adam Smith (17 puntu, 4 errebote, 2 asstentzia) eta Michael Kyser (14 puntu, 7 errebote eta 17ko balorazioa) nabarmendu ziren. Agustin Ubalen eta Emir Sulejmanovicen lana ere aipatzekoa da. Uruguaitarrak Ludde Hakansonen lekua txukun bete zuen hamabost minutuetan 9 puntu, 2 asistentzia lortuta eta 2 baloi lapurtuz eta serbiarrak 8 errebote jaso zituen.

Zaragozarne baitan Jovic (17 puntu, 8 asistentzia, lapurtutako 4 baloi) zan zen onena. Berarekin batera 10na puntu lortuta Mekowulu, Simanic eta Sant-Roos ere nabarmendu ziren. Ivan Cruz “beltzezko gizon” ohiak ez zuen punturik lortu jokatutako hamar minutuetan.

Hurrengo lehia Bartzelonaren aurka izango da igandean arratsaldeko 17:00etan. Jasikeviciusen mutilak Real Madril eta Baskoniarekin berdinduta sailkapenaren goreneko postuan kokaturik helduko dira Bilbao Arenara. Erronka oso zaila izango da baina beheko postuak urrunetik ikusita (Betis azken aurrekoak 5 garaipen ditu eta Fuenlabrada azkenak 3) behar gorrian ez egoteak ematen duen lasaitasunarekin Bilbao Basket lehiakorra izaten saiatuko da. “Beltzezko gizonek” denboraldiko helburua atzamar puntekin ikutzen dute.

 

Argazkia: Bilbao Basket