2023-2024 denboraldia orain aste batzuk bukatu zen eta Bilbao Basket txukun aritu da. Helburu nagusia, heste behin, ACB ligan beste urte bat jarraitzea zen (Jaume Ponsarnaren hitzetan "hamasei online artean sailkatzea) eta, aise ez, baina azken orduko estuasunik gabe bai hamairu garaipen lortuta.
Bilakaerari erreparatuz, norgehiagoka gehiago irabazteko aukera serioak izan dituzte "beltzezko gizonek", beste pare bat gutxienez, etxekik kanpo biak: Zaragozan eta Badalonan. Lehenengoan hamazazpi puntuko errenta alde izan ostean hamalaugatik galdu eta bigarrena Felizek azken segunduan lekutatik lortutako hiriko batengatik lehiaren azken minutura zazpi puntuko aldeko errenta sartu ondoren. Miribillatik urrun taldea oso eskas ibili da aurten ere Obradoiro, Valentzia era Breogani bakarrik irabazita. Bilbao Basketen indarra etxeko berotasunean dagoela argi eta garbi dago baina etxetik kanpo erakusten duten intentsitate eta kontzentrazioa datorren denboraldirako hobeto beharreko arloa da.
FIBA Eurocup txapelketa berria zen bilbotarrentzat Euroliga, Eurocup (batez ere) eta FIBA Champions Leaguen lehiatu ostean eta estrenaldi ona izan da. Final laurdenetara iritzi baino lehenagoko bi multzoetan nahiko lasai ibili zen baina gauzak serio jarri zirenean gabeziak bistaratu ziren eta nahiz eta final laurdenetako kanporaketan hemeretzi puntuko aldeari buelta eman, final erdietako joanekoan hogeita bost puntuko desabantaila gehiegizkoa izan zen gero txapelketa irabazi zuen Chemnitz talde alemaniarraren kontra.
Laburbilduz, denboraldia txukuna izan da, bikaina ez baina helburuak lortu dira.
Irteerak
Datorren denboraldirako hauek dira kontratua duten jokalariak Pantzar, Kullamae, Rabaseda, De Ridder eta Hlinason. Horrek esan nahi du irteerak nahitaezkoakizango direla. Momentuz hiru konfirmatu dira: Georgios Tsalmpouris, Alex Reyes eta Tomeu Rigo. Gehiago egongo dira, agian kontratu luzapenak eta fitxaketak ere. Udaro bezela, Rafa Pueyoren kirol zuzendaritzak gaitzak bete lan izango ditu 2024-2025 denboraldirako taldea osatzeko.