Europarako txartela lortuta

Erabiltzailearen aurpegia Asier Figueroa 2024ko ira. 28a, 19:01

"Beltzezko gizonek" FIBA Europe Cup.eko aurre kanporaketan Neptunas Klaipeda talde lituaniarra kanporatu dute  asteartean etxetik kanpo 66-74 eta atzo Miribillan 95-59 gailendu ostean 

Aste honetan hasi da 2024-2025 denboraldia Bilbao Basketentzat eta ez edozien modutan gainera izan ere, iaz ez bezela, Europan lehiatzeko aurre kanporaketa bat jokatu behar izan dute.  Lehenengo helburua jokoan hasi eta berehala. Udan zehar aldaketa ugari egon ziren (urtero gertatzen den moduan) eta aurredenboraldiko frogen ondoren txapelketan zelan moldatzen ziren ikusteko momentua heltzen zen. Bilbao Basket berri honek oso itxura ona duela esan daiteke, nahiz eta bi norgehiagoka ondorioak ateratzeko oso denbora gutxi den. Egia da taldearen nondik norakoak antzemateko baliogarria izan daitekeela.

Neptunas Klaipeda talde lituaniarrak bere ligako txapelduna (Lietuvos Rytas, bilbotarren arerio ezagunetariko bat) menderatzeko gai izan zen aurre kanporaketa hasi eta egun batzuk lehenago eta Jaume Ponsarnauk argi utzi zuen ez zela kanporaketa erreza izango. Eta asteartean Baltikoko estatuan asteartean jokatutako joaneko partiduan etxeko taldeak ez zizkiola gauzak errez jarri bilbotarrei, nahiz eta hamar puntuko alde “erosoa” hartu. ETxekoek euren zalegoak hauspotuta bigarren laurdenean markagailua berdindu eta iraultzeko kapaz izan ziren baina bi minutuko gauza izan zen hori.

Laurdenak 19-21, 12-16 (31-38), 15-16 eta 20-21 izan ziren, amaierako 66-74koa jarriz. Banan-banako estatistikei errepasoa eginda,  Melwin Pantzar (14 puntu, 8 errebote, 6 asistentzia) eta Kristian Kullamae (13 puntu, 5 errebote, 4 asistentzia) izan ziren jokalaririk onean, Tryggvi Hlinason eta Marvin Jones-en laguntzarekin batera (9na puntu, 4 errebote lehenak, 6 bigarrenak).   

Neptunas Klaipeda taldean onenak Waterman (13 puntu) eta Pavelka (10 puntu, 5 errebote) nabarmendu ziren.

Atzoko itzulerako lehiari begira zortzi puntuko errenta ona zirudien baina ez erabakiorra. Eta lituaniarrek Bilbao Arenan jokaturiko lehenengo hamar minutuetan argi erakutsi zuten hori markagailuan 18-24 aurreratuta. Lehenengo laurdenean ia abantaila osoa jateko gauza izan ziren, baina hor bukatu ziren kanpoko taldearen esperantzak. “Beltzezko gizonek” (zuriz atzo txapelketak hórrela behartuta, bi taldeek kolore berdintsuak izatekotan etxekoak aldatu behar bait ditu) defentsa gogortu zuten eta erasoan bikain ibili ziren bigarren laurdenean norgehiagoka apurtzeko. 29-12 bigarren laurdenean, 47-36 atsedenaldian. Bigarren zatian apurka-apurka eta, batez ere, hiruko jaurtiketak baliatuta (29tik 14 sartuta) aldea gisenduz Joan ziren Ponsarnauren mutilek. 26-15 eta 22-8 izan ziren partzialak. Nagusitasun handia erakutsi zuten etxekoek eta “marea beltzak” (6322 pertsona) harmailetan partidu lasai ikusteko aukera izan zuten. 95-59 bukaeran.

Harald Frey (19 puntu, 7tik 5 hirukoetan, 5 asistentzia), Kristian Kullamae (15 puntu, 6tik 3 hirukoetan), Zoran Dragic (13 puntu, 5tik 3 hirukoetan) eta  Melwin Pantzar (11 puntu, hiruko bat barne)  nabarmendu ziren, baina oro har, jokalari guztiek lehia oso ona jokatu zuten.

Neptunas Klaipeda taldean onenak Waterman (13 puntu), Pacevicius (12 puntu, 5 errebote), Johnson (12 puntu) eta Pavelka (9 puntu, 7 errebote) nabarmendu ziren.

Kanporaketa giandituta, Bilbao Basketek FIBA Europe Cup txapelketako J multzoan egongo dira Bulgariako Balkan, Georgiako Kutaisi eta Eslovakiako Prievidza taldeekin batera.  

 

2024-2025 denboraldiko rosterra

Udaro gertatzen den moduan, asko izan dira Bilbao Basketek izan dituen aldaketak. Hurrengoak dira aurtengo denboraldiko jokalariak:

#3 Harald Frey (Norbegia, 27 urte, joko-antolatzailea, 1’88 metroko altuera)

#5 Muhammad-Ali Abdur-Rahkman (AEB, 30 urte, eskolta, 1’96 metroko altuera)

#6 Carlos Taboada (Galizia, 21 urte, pibota, 2’15 metroko altuera, Zornotzan utzita jokatuko du)

#9 Ruben Dominguez (Andaluzia, 21 urte, hegalekoa, 1’97 metroko altuera)

#10 Iker Chacon (Bilbo, 20 urte, jko-antolatzailea, 1’87 metroko altuera)

#11 Thijs De Ridder (Belgika, 21 urte, hegal-pibotam 2’02 metroko altuera)

#12 Tomasz Gielo (Polonia, 31 urte, hegal-pibota, 2’05 metroko altuera)

#13 Bassala Bagayoko (Mali, 17 urte, pibota, 2’07 metroko altuera)

#17 Marvin Jones (AEB, 31 urte, pibota, 2’13 metroko altuera)

#19 Meñwin Pantzar /Suedia, 24 urte, joko-antolatzailea, 1’91 metroko altuera)

#22 Xavi Rabaseda (Katalunia, 35 urte, hegalekoa, 1’96 metroko altuera)

#30 Zoran Dragic (Eslobenia, 35 urte, hegalekoa, 1’96 metroko altuera)

#32 Tryggvi Hlinason (Islandia, 27 urte, pibota, 2’16 metroko altuera)

#43 Amar Sylla (Senegal, 22 urte, hegal-pibota, 2’06 metroko altuera)

#77 Kristian Kullamae (Estonia, 25 urte, eskolta, 1’93 metroko altuera)

 

Argazkia: Bilbao Basket