Denboraldi hasiera erronka handia zen Bilbao Basketentzat sei egunetan hiru norgehiagoka jokatu behar zituztelako, FIBA Europe Cup-eko aurre kanporaketako biak (lehenengo helburua lortuta Neptunas Klaipeda kanporatu ostean) eta ligako estreineko partidua Breoganen aurka. Jokalarien errendimendua, fitxaketena batez ere, arretaz aztertuko zen eta, momentuz, azterketa nota onarekin gainditu dutela esan beharra dago.
Lehia ikusi ez eta bakarrik emaitzaren berri izan zuenak “beltzezko gizonentzat” norgehiagoka erreza izan zela pentsa lezake, baina ez zen hórrela izan, lehenengo hiru laurdenetan behintzat. Oso orekatua izan zen Bilbao Arenan bildutako 7343 pertsonek (tartean Lugotik heldutako batzuk), markagailuan alde tcxikiak egonda eta baten erasoei besteak erantzun egokiak emanda. Jaume Ponsarnauren mutilek partidua “birritan” irabazi behar izan zuten.
Lehenengo zati parekatu baten ondoren (22-17 eta 20-22, atsedenaldian 42-39) hirugarren laurdenean etxekoek lehia irabazita edo, hobe esanda, garaipena bideratzeko 13 puntuko aldea lortu zuten, 54-31, baina kanpotarren bi estatubatuarren eskutik (Hilliard eta Moore) 4-16ko partziala lortu zuten markagailua estutuz. Laurdenaren bukaeran Bilbao Arenaren elekytonikoak 64-61eko emaitza erakusten zuen eta emozioak azken minutura arte jarraituko zuela zirudien.
Azken hamar minutu horietan “beltzezko gizonek” aurreko minutu askkotan erakutsitako defensa gogor eta zorrotza berreskuratu zuten eta erabakiorra izan zen aldea lortu zuten bukaerako 90-72ko markagailua lortuz.
Thijs De Ridder izan zen “beltzezko gizonik” onena 14 puntu eta 8 erreboterekin. Berarekin batera Melwin Pantzar (13 puntu, 5 asistentzia), Muhammad-Ali Abdur-Rahkman (12 puntu, 4 errebote, 2 asistentzia) eta Tryggvi Hlinason (10 puntu, 7 errebote, 2 txapel) goraipatu behar dira. Kotuan hartzekoa ere taldeak jaurtiketa libreetan izan zuen portzentaia: %91 (34tik 31).
Galiziarren artean bi izan ziren besteen gainetik nabarmendu ziren jokalariak: Darrun Hilliard (16 puntu) eta Charlie Moore (15 puntu, horietako 9 azken laurdenean, 4 asistentzia).
Bilbao Basketen hurrengo lehia etxetik kanpo izango da larunbatean izango da iluntzeko 20:45tan Murtziaren aurka.
Argazkia: Bilbao Basket/Aitor Arrizabalaga