Zilarrezko domina Parisko Joko Olinpikoetan eta Europako txapeldun. Horieizan da Gracia Alonso de Armiñok udan lortutakoa 3x3 saskibaloi txapelketetan eta, bilbotarrak izanda, guztiok harro egoteko moduko balentria da 32 urteko santutxuarrarena. Eta baita bere kirolaz kanpoko jardueragatik, erizaina baita eta pandemia garaian txapelketak etenda zeudela ez zuen zalantzarik izan bere laguntza emateko.
Berrio Otxoan hasi eta ibilbide luzea duen jokalariak (aurki Estudiantesen bigarrenez, lehenago Ibaizabal Estatu Batuetan West HIgh School eta Freed Hardeman unibertsitateko taldeetan, Suediako Mark Basket, Gernika, Ibiazabal berriro, Canoe, Estudiantes, Araski eta Zaragozan ibili ostean, azken talde honetan Kopa irabazita) hunkituta eta irribarretsu hartu zuen bere izen eta zenbakia zeramatzan Bilbao Basketen kamiseta, jendeak “MVP” ohiukatzebn zuen bitartean. Ondo merezitako omenaldia.
Argazkia: Aitor Arrizabalaga