Kudeaketa hobea egin behar

Erabiltzailearen aurpegia Asier Figueroa 2024ko urr. 7a, 20:07

Azken laurdenean 12 puntuko errenta izan arren, “beltzezko gizonek” Murtziatik luzapenean galtzaile atera ziren (89-83)

Denboraldiko lehenengo porrota pairatu zuen Bilbao Basketek Murtizaren kontra larunbat gauean orokorrean oso lehiatua izan zen partiduan. NOrgehiagoka ez zen ondo hasi bilbotarrentzat izan ere etxekoek jaurtiketetan portzentai txukunak lortu zituztenlehenengo laurdenean. Hamaer minutu horien bukaera aldera Tomasz Gielok sartutako bi hirukok markagailua apur bat itxuratu zuen, hamabi puntuko desabantaila zena (22-10) erdira gutxituz. (22-16). Murtizari etxean irabazteko erasoan fin ibili beharra dago eta, batez ere, defentsa sendo eta gogorra izan.

Bigarren laurdenari ondo baino hobeto ekin zioten Jau,e Ponsarnaurenek markagailua iraultzeraino. 24-27, baina Sito Alonsok eskatutako hutsarte baten ostean, etxekoek hasieran izan zuten argitasuna berreskurat7u zuten atsedenaldira 42-38ko markagailuarekin heltzeko. Lehenengo hamar minutuekin konparatuta, talde bilbotarrak kantxaren bi aldeetan nabarmen hobetu zuten baina ez nahikoa partiduan agintea hartzeko.

Aldageletatik  bueltan “beltzezko gizonek” bigarren laurdenaren hasieran bezela aldeko partzial oso ona lortu zuten (0-8) berriro markagailuari vuelta emateko. HIrugarren laurdenean Muhammad-Ali Abdur-Rahkman izan zen kanpotarren gidari (11 puntu lortu zituen) eta bederatzi puntuko aldea lortu bazuten ere, azken laurdenera bilbotarrak seiko diferentziarekin heldu ziren, 55-61. Pausuz-pausu “beltzezko gizonek” agintea lortu zuten eta nagusitasuna argia ez zen arren, lehia kontrolpean zutela zirudien.

Kontrol hori azken laurdenean sendotu zen, etxekoen lau punturen ostean 0-10eko partziala lortuta (59-71). Bost bat minuturen faltan lehia irabazita ez baina ondo bideraturik zegoen baina azken laurdena arte jokatu ez zuen Moussa DIagnek eta lehia osoan Murtziaren jokalaririk onenak izan ziren Dylan Ellis eta Rodions Kurucsen eskutik apurka-apurka aldea jaten hasi ziren. Azken segunduetan eta bilbotarrek bi puntuko aldea zutela, Melwin Pantzarrek jaurtiketa libre bat huts egin zuen, Marvin Jonesek baloia ikutu baina ez zen sartu. Erabakiorra izango zen saskiratze batetik (lauko diferentzia 24 segundu baino gutxiago geratzen zirela) luzapena behartu ahal zuen Murtziaren jabetza batera pasa zen lehia eta etxekoek Jonah Radebaughen bi punturekin norgehiagoka berdintzea lortu zuten arazuko berrogei minutuak amaituta, 77-77. BIgarren zatian egindako lan onak ez zuen fruiturik eman.

Bost minut gehigarrietan Sito Alonsorenak jaun eta jabe izan ziren. Hasi eta berehala  8-0ko partziala lortu zuten eta zuriz jantzitako “beltzezko gizonek” ez zuten markagailuan hurbiltzeko indarrik izan. Azkenean 89-83 (12-6 luzapenean).

Bilbao Basketen baitan Muhammad-Ali Abdur Rahkman (20 puntu), Marvin Jones (15 puntu, 5 errebote), Melwin Pantzar (12 puntu, 4 errebote, 2 asistentzia) eta Harald Frey (11 puntu, 4 errebote, 2 asistentzia) onenak izan ziren. Arestian esan bezela, eskolta estatu batuarrak hirugarren laurdenean bere hogei puntuetatik 11 sartu zituen. Thijs De Ridderrek hartutako 7 erreboteak eta Tryggvi Hlinasonek harutako 5ak ere kontuan hartzekoak dira.

Etxekoen partez, bi izan ziren izarrak veste guztien gainetik: Dylan Ennis eta Rodions Kurucs. Lehenengoak 24 puntu, 6 errebote eta 3 asistentzia lortu zituen eta bigarrenak 20 puntu eta 11 errebote.

“Beltzezko gizonek” ez zuten aldea behar bezela kudeatu eta hori ez da gauza berria, pasa den denboraldian baten baino gehiagotan ere gertatu baitzen. Larunbat gaueko partidua galtzeko arrazoi nagusia Murtziak jasotako 21 erasoko erreboteak izan ziren. Nahiz eta bilbotarrak defentsan minutu askotan zehar ondo ibili, baloi asko lapurtuz, Murtziarrek jaurtiketetan izandako hutsen ostean ezin zaie baloia saskipean berreskuratzeko aukerarik eman. Arerioka ere jokatzen du baina kontrolpean izandako partidu batek ezin duela modu honetan ihes egin. Bestalde, ligako bigarren jardunaldia besterik ez da eta denbora soberan dago akatsak zuzendu eta gisa honetako norgehiagoketan zelan jokatu behar dan ikasteko.

ACB-ko hurrengo partidua igandean eguerdiko 12:30etan izango da Bilbao Arenan Real Madrilen contra.

FIBA Europe Cupeko partiduak La Casiilan

Baina norgehiagoka handi horren aurretik, Bilbao Basketek Europako txapelketari ekingo dio Balkan talde bulgariarra La Casillan hartuta. Izan ere bilbotarrak 25. urteurrenaren denboraldi honetan ibilbidea hasi zuen lekuan jokatuko baitu. Gainera erroetara biadai borobiltzeko, gorriz jokatuko dituzte etxeko lehiak hori izan baitzen gaur egun “beltzezko gizon” moduan ezagunak direnek jatorrizko kolorea. FIBA Europe Cupeko lehia asteazkenean iluntzeko 20:00etan hasiko da.

 

Argazkia: Bilbao Basket