Bilbao Basketek garaipen handia lortu zuen igande eguerdian Miribillan ACB ligako egungo txapelduna den Real Madrilen kontra. Astean zehar FIBA Europe Cupen barruan La Casillan eta gorriz jantzita Balkan talde bulgariarraren aurka aise eta eroso irabazi ostean (95-55) asteburuko erronka zaila zen.
Zuriak beti dira faborito, berdin da Rudy Fernandez edo Sergio Rodriguez erretiratu izana, Yabusele bigarrenez NBAra Joan izana, Andrez Feliz eta Usman Garuba lesionaturik egotea Facundo Campazzo, Walter Tavares, Gaby Deck, Sergio Llull, Dzanan Musa eta Mario Hezonjak jarraitzen dutelako. Baina atarikoan Triggvy Hlinasonek esan zuen moduan “gure etxean, gure zalegoaren aurrean, edozeini irabazteko kapaz gara”. Mezu baikorra eta, kantxan erakutsi zuten moduan, ondo barneratuta dutena.
Kanpotarrak ondo kantxaratu ziren eta hirukoen bitartez 9-14 abantaila lortu zuten (5.11rekin partiduan izan zuten alderik handiena). Hor hasi zen “beltzezko gizonen” susperraldia defentsatik hasita eta erasoan joko alai eta eraginkorra erakutsiz. Lehenengo laurdena 22-18 bukatu zen.
Atzean sendotasun hori mantenduz, bigarren laurdenean pausuz.pausu Ponsarnaurenek abantaila handitzen joan ziren. Erasooan Kullamaek zuen aginte makila Jones, Hlinason De Ridder, DRagicen laguntzarekin. Harmailetan bildutako 9576 zaleek ere garaipenean sinisten hasiak ziren (guztiek ez, madrildarren zale batzuk euren taldea animatzen etorri baitziren urtero bezela) kantxan ikusten ari ziren nagusitasunaz liruraturik. Atsedenaldira “beltzezko gizonak” 12 puntuko aldearekin joan ziren, 46-34. Hori gutxi ez balitz, kanpotarren izarretako bi, Sergio Llull eta Dzanan Musa, hiruna faltarekin zeuden.
Aldageletatik bueltan gidoiak ildo beretik jarraitu zuen eta etxekoek birritan izan zuten 15 puntuko errenta, 51-36 eta 56-41). Baina jakina da Real Madrileko jokalariek edozein momentutan esnatzeko ahalmena duutela eta aldea modu arriskutsuan jaten hasi ziren komtraeraso zitalak baliatuz. Azken hamar minutuen atarian, elektronikoak 60-59koa erakusten zuen eta aurreko astean Murtzian gertatutakoaren mamuak agertu litezkeela zirudien.
Baina lehia osteko prentsaurrekoan Jauke Ponsarnauk esan zuen moduan “partidu horretan egindako akatsetatik ikasi dugu”. Fisikoki eta mentalki etxeko jokalariak ez ziren inondik inora partidutik atera eta emozioz beteriko azken laurdenean lehen zatiko intentsitatea berreskuratu zuten, batez ere defentsan. Lehia bukatzeko pare bat minutu falta zirela sei puntuko aldea Bilbao Basketek (78-72) baina Decken bitartez puntu batera hurbildu ziren berriro. Baina aurreko laurdenean gertatu bezela, kanpotarrak ez ziren markagailua iraultzeko kapaz izan eta Jones eta De Ridderrek sartutako jaurtiketa libreei esker 12 segunduren faltan garaipena ziurtatu zuten. Deckek azken saskiratze bat lortu zuen baina harmailetan pozak eztanda egin zuen. Amaieran Bilbao Basket 83 Real Madril 79.
Taldeko garaipen honetan, beti egiten den bezela, batzuek besteek baino arreta habdiagoa izaten dute eta zenbakiak dira horren lekuko. Etxeko lau au jokalarik 10 puntu edo gehiago eskuratu zituzten: Kristian Kullamae (18, 3 errebote, 4 asistentzia), Marvin Jones (11, 6 errebote), Thijs De Ridder (11, 5 errebote) eta Zoran Dragic (10, 4 errrebote, 3 asistentzia).
Kanpotarren artean Gaby Deck (23 puntu6 errebote), Mario Hezonja (18 puntu, bost hiruko sartuta) eta Facundo Campazzo (16 puntu, 8 asistentzia) izan ziren onenak. Aurreko bi lehietan batezbeste 10’5 puntu lortu zituen Walter Tavaresek 3 puntu soilik lortu zituen eta hori bere gainean Triggvy Hlinason eta Marvin Jonesen (Thijs De Ridder eta Tomasz Gieloren laguntzarekin batera) defentsagatik izan zen. Real Madrilen pibota ez zen eroso sentitu jokatu zituen 30 minutu eta 20 segunduetan.
“Beltzezko gizonen” hurrengo lehia larunabtean Kanaria Handiaren aurka izango da iluntzeko gure 20:45etan. Lehenengo hiru jardunaldietan bi garaipen eta kudeaketa egokia izan ez zuen lehia bakarra galduta. Momentuz goraipatzekoak dira taldeak erakusten ari den defentsa (nahiz eta erreboteetan hobetu behar) eta azken denboraldietan ez bezela jaurtiketa libreetan duten portzentai ona. Bilbao Basket bide onetik doa.
Argazkia: Bilbao Basket/Aitor Arrizabalaga.