“Beltzezko gizonek” bigarren norgehiagoka irabazi zutenn atzo FIBA Europe Cup txapelketan beste hainbeste jardunaldi jokatu ostean, gainera gidoi bera jarraituta, lehenengo laurdenean oreka eta bigarren laurdenetik bukaera arte aginte makila hartu eta arerioei aukerarik eman ez.
Atzoko partiduko lehen bost minutuetan Jaume Ponsarnauren mutilak hotz egon ziren (Tiblisi Arenan zegoen giroaren antzekoa, izan ere Kutaisi ere etxetik kanpo jokatzen ari zela esan daitekeelako, 200 kilometrotara gutxi gorabehera) akatsak eginez eta ordena askorik gabe. Georgiako taldeak 5 puntuko aldea izan zuen gehienez baina Bilbao Basketek defentsa sendotu zuenenan ikusi zen bietan nor zen talderik indartsuena.
Bilbotarrak jaun eta jabe izan ziren laurden guztiak irabazita: 15-19, 11-28 (26-47 atsedenaldian), 16-23 eta 15-18, amaierako 57-88ko markagailua ezarriz. Aurreko astean Balkanen aurka La Casillan gertatu bezela norgehiagokak ez zuen historiarik izan.
Banan-banako zenbakiei erreparatuz. Kristian Kullamae nabarmendu behar da oso ondo jokatu zuen talde bilbotarrean. Estoniarrak hirukoetan 6/6 lortu zuen 18 puntu sartzeko (5 asistentzia ere banadu zituen). Eskoltarekin batera Muhammad-Ali Abdur-Rakhman (13 puntu, 4 asistentiza), Thijs De Ridder (12 puntu, 7 errebote) eta Ruben Dominguezen lana (10 puntu) aipatzekoa izan zen.
Kutaisin onenak Korsantia (17 puntu, 13 errebote) eta Sulaberidze (9 puntu, 6 errebote) izan ziren.
FIBA Europe Cupeko hirugarren jardunaldian J multzoko lidertza jokoan egongo da izan ere Eslobakiako Prievidzak ere bere bi partiduak irabazi dituelako. Lehia arratsaldeko 19:00etan hasi da talde eslobakiarraren kantxan.
Argazkia: Bilbao Basket