Hamabi minutuko gainbehera

Erabiltzailearen aurpegia Asier Figueroa 2024ko urr. 21a, 13:41

Denboraldiko bigarren porrota jasan zuen Bilbao Basketek Kanaria Handiaren aurka, 80-67

Hamabi minutuko gainbehera. Aurreko hogeita zortzi minutuetan egindako lana ezer ezean gelditu zen azken laurden eta koskan. “Beltzezko gizonek” partiduaren jabe izan zirela ezin daiteke esan baina bederatzi puntuko gehienezko aldea izan zuten. Era berean, azken emaitza (80-67) engainagarria da ez zelako hainbesteko diferentziarik egon (21-9 azken laurdenean, hori bai).

Kamaria Handia norgehiagokan hobeto sartu zen lehenengo aldeak hartuta, baina bilbotarrak apurka euren erritmoa hartu zuten markagailuari buelta emoteko eta lehenengo laurdena sei puntuz goitik bukatzeko, 16-22. Egia da ere etxekoek hamar minutu horietan saaitutako hamaika jaurtiketa libreetatik sei huts egin zituztela (partidu amaieran Jaka Lakovicek zuzendutako mutilek 29 jaurti zituzten; Jaume Ponsarnaurenek 9) baina ere meritua eman behar zaio “beltzezko gizonek” egindako defentsari.

Etxekoek aitaren batean lehia berdindu zuten 6-0eko partizala lortuta. Jaume Ponsarnauk hutsartea eskatu zuen ideaiak argitzeko eta, batez ere, etxekoen erritmoa apurtzeko. Hortik aurrera laurden parekatua izan zen, aldeak bilbotarren aldekoak izanda. Atsedenaldira lehenengo laurdenaren amaieran izandako alde erdiarekin heldu ziren “beltzezko gizonak”, 36-39.

Zoran Dragic eta Thijs De Ridderrek sartutako hiruko bana eta Marvin Jonesen birrintze bati esker Ponsarnaurenek bederatzi puntuko aldea lortu zuten aldageletatik bueltan (2-8ko partizala etxekoek saskiratzea lortu zutelako. Brussino eta Homesleyren bitartez Kanaria Handiak aldea murrizten Joan zen eta elektronikoak 49-53 erakusten zuenean irletako jokalariak suspertuko zuen jokaldia heldu zen:  epaileek teknika pitatu zuten Jaka Lakovicen aurka laurdena bukatzeko pare bat minutu geratzen zirela. Thomasson eta Alocenek erantzunkizuna hartu zuten azken hamar minutuak hasi baino lehen markagailua iraultzeko, 59-58.

Azken laurdena laburtzeko bi zenbaki nahikoak dira: 21-9. “Beltzezko gizonak” kamuts ibili ziren erasoan eta kanariarrek aurretik ez bezela jaurtiketak sartu zituzten. 80-67 bukaeran, azken hamabi minuetan etxekoak hobeto ibili zirelako  

Bilbotarren artean Thijs De Ridder (12 puntu, 4 errebote), Harald Frey (11 puntu, 5 asistentzia), Marvin Jones (11 puntu, 5 errebote) eta Melwin Pantzar (11 puntu, 3 errebote; 16ko balorazioa) nabarmendu ziren. Taldeak Kristian Kullamaeren puntuak faltan bota zituen, izan ere azken norgehiagoketako saskiratzailerik nagusienak biko jaurtiketa bakarra sartu baitzuen.

Kanaria Handian onena NIco Brussino izan zen 22 puntu eta 4 errebotekin. Jokalari argentinarrak Caleb Homesley (12 puntu, 5 errebote), John Shurna eta Joe Thomassonen laguntza (10na punturekin) izan zuen.

“Beltzezko gizonen” ligako hurrengo lehia igandean hilak 27 arratsaldeko 17:00etan izango da Bilbao Arenan Valentziaren contra.

 

Argazkia: Bilbao Basket