Saririk gabeko lana

Erabiltzailearen aurpegia Asier Figueroa 2024ko urr. 31a, 18:57

Valentzia sendo eta indartsu batek Miribillatik garaipena eraman zuen nahiz eta "beltzezko gizonek" norgehiagoka oso ona jokatu (98-103). Lehiaren gakoa errebotea izan zen. 

27-48 Bilbao Baskete eta Valentziak hartutako erreboteak hurrenez-hurren. Estatistiken atal hau izan zen norgehiagoka kanpotarren alde joatea ahalbidetu zuen esparrua, batez ere aldaratze horien ostean lortutako puntuak eta, kexkagarriena “beltzezko gizonentzat”, 48 errebote horietatik Pedro Martinezen mutilek 22 erasoan hartu zituzten. Horretaz aparte norgehiagoka ziraragarri eta erasokorra suertatu zen Bilbao Arenan bildutako 8052 zaletuentzat.

0-8ko partziala lortuta kantxaratu zen Valentzia Basket lehia hasieratik apurtzeko esperantzarekin. Etxekoen erreakzioa heldu zen 7-10  hurbilduz eta apurka aldeak txikitzen hasi ziren markagailuan txandaketa ugari emanez. Lehenengo laurdenaren amaieran elektronikoak 27-26koa erakusten zuen.

Bigarren hamar minutuetan agintea Jaume Ponsarnauren mutilek hartu zuten. Nahiz eta lehennego saskiratzea kanportarrena izan (27-28) berehala 9-0ko partizla lortu zute. Hori gutxi ez balitz, Muhammad-Ali Abdur-Rahkman eta Marvin Jonesen gidaritzapean aldea zabaltzen hasi ziren 12 puntuko diferentzia lortu arte, 54-42, baina 0-7ko partizal baten ondorioz atsedenaldira bost puntuko aldearekin heldu ziren bilbotarrak (54-49).

Oro har lehenengo zatia Bilbao Basketena izan bazen, bigarrenean Valentzia gailendu zen. Norgehiagokaren gidoiak ez zuen aldaketarik izan, erritmo arina eta saskiratze portzentai altuak. Baina nahiz eta etxekoek berriro 10 puntuko aldea lortu, kanpotarren indarra eta intentsitatea bilbotarrena baino apur bat handiago zela erakutsi zuten, hirugarren laurdena irabazi, 21-28 eta ondorioz markagailua irauliz (75-77) Matt Costello eta Xabi Lopez-Arostegui bizkaitarraren bitartez batez ere.

Lehia osoan gertatu bezela, azken laurdena emozioz beteta egongo zela zirudien aldea soiliik bi puntukoa baitzen. Norgehiagoka bukatzeko zazpi bat minuturen faltan aldea, hasieran bezela, zortzi puntukoa izan zen (80-88) baina “beltzezko gizonek” ez zuten etsi berriro ere markagailua berdintzeko zorian egon arte. 98-101 zen markagailua partidua bukatzeko segundu batzuren faltan baina Semi Ojeleyek sartutako bi jaurtiketa librek lehia erabakita utzi zuten. 98-103 amaieran, hirugarren porrota bost jardunaldietan baina orokorrean sentsazioak onak dira taldearen jokoa eta intentsitatea ikusita.

“Beltzezko gizonen” artean bost jokalarik zenbaki bikoitzak lortu zituzten: Muhammad-Ali Abdur-Rahkman (20 puntu, hirukoetan 8tik 5), Kristian Kullamae (17 puntu, 6 asistentzia), Tomasz Gielo (15 puntu), Marvin Jones (14 puntu, 4 errebote eta onena balorazioan, 19) eta Harald Freyk (10 puntu). Orokorrean talde lan honek garaipena lotuta dakar baina kasu honetan ez zen horrela izan Valentziaren baitan beste horrenbeste jokalarik ere zenbaki potoloak lortu zituztelako.

Pedro Martinezen mutilen artean Matt Costello (19 puntu, 8 errebote, 21eko balorazioa), Jean Montero (15 puntu, 6 asistentzia), Josep Puerto (14 puntu, 5 errebote), Sergio de Larrea (13 puntu, 6 errebote, 3 asistentzia) eta Nate Reuvers (10 puntu, 4 errebote) izan ziren onenak.

”Beltzezko gizonek” garaipen eta porroten balantzea berdintzeko aukera Granadaren aurka izango dute etxetik kanpo. Bilbotik urrun joikatutako aurreko bi norgehiagokak bezela hurrengoa ere larunbatean gaueko 20:45tan jokatuko da. Ea amaiera desberdina duen, partidua irabaztea alegia.

 

Argazkia: Bilbao Basket