Lautik lau Europan. Euren bidea sendo jarraitzen dute “beltzezko gizonek” Europan J multzoko lidertza sendotuz.
Lehiak ez zuen historia handirik izan eta, nahiz eta La Casillan jokatutako lehiaren amaieran bezelako alderik ez izan (berrogei puntu), garaipenak ez zion eskuen artetik joateko arriskurik izan. 15-21, 17-26 (32-47 atsednaldian), 18-26 eta 12-20 (bukaerako 62-93) izan ziren laurdenetako partzialak.
Beste behin eroso jokatu zuen Bilbaoi Basketek. Momentuz, iaz gertatu bezela, multzoko fase bikaina ari da egiten Jaume Ponsarnauren taldea. Prievidza izan zen estuasunetan jartzeko kapaz izan den talde bakarra baina ez bien arteko lehia irabazteko adina. Ikusteko dago txapelketak aurrera Joan ahala bilobotarrek berdin jarraitzen duten, arerioak indartsuagoak izango bait dira.
“Beltzezko gizon” guztiek puntuak sartu zituzten. Jaume Ponsarnauk minutuak banatzeko aukera izan zuen eta Marvin Jones izan zen atseden hartu zuena Prievidza talde eslobakiarraren aurkako lehian bezela Iker Chacon deialdian sartzeko (FIBA Europe Cupen bost kupo egon behar dira; ACB ligan lau), Bilbotarrak bi gehi bateko baten bitartez 3 puntu sartu zituen jokatu zituen ia hiru minituetan. Harald Frey, Thijs De Ridder eta Xabi Rabasedak 10na puntu lortu zituzten. Kapitainak 24klo balorazioa lortu zuen Trygvii Hlinasonek bezela. Pibot islandiarrak 9 puntu (Muhammad-Ali Abdur-Rahkman eta Ruben Dominguezek adina) 7 errebote eta 5 asistentziarekin.
Balkanen baitan onenak Georgi Boyanov (17 puntu, 8 errebote, 21eko balorazioa) eta Andrey Ivanov (13 puntu, 4 errebote, 17ko balorazioa) izan ziren onenak.
J multzoa bukatzeko geratzen diren bi norgehiagokak La Casillan jokatuko ditu Bilbao Basketek. Horietariko lehenengoa azaroaren 6an Kutaisi talde georgiarraren aurka gaueko 20:00etan.
Argazkia: Bilbao Basket