Ligako lehenengo garaipena etxetik kanpo

Erabiltzailearen aurpegia Asier Figueroa 2024ko aza. 3a, 17:53

Laugarren laurdeneko lehenengo erdia kenduta, "beltzezko gizonek" lehia kontrolpean izan zuten (72-84)

“Beltzezko gizonek” ligako hirugarren garaipena lortzeko abagunea aproposa zuten Granadan eta Jaume Ponsarnaurenek ez zuten  aukera alferrik galdu. Laugarren laurdeneko lehenengo erdia kenduta, norgehiagokaren erritmoa eta kontrola izan zuten.

Hasieratik ikusi zen bilbotarrak garaipen gosez kantxaratu zirela 0-8ko partziala lortuta (2-14 zen markagailua bostgarren minuturako) joko ona erakutsiz. Juan Pablo PInek hutsartea eskatu zuen eta defentsa zorrotza erabilita (limiteraino; langa non jarri epaileen baitan dago, ezin zaio Granadari ezer leporatu) aldea murrizten hasi ziren laurdenaren bukaeran 18-22koa ezarriz.

Bigarren laurdenean Ponsarnauren mutilak jokoa hobetu zuten eta talde moduan jokatuta añdea 15 puntuarino eraman zuten laurdenaren erdialdean (22-37) baina atsedenaldira hamaika puntuko diferentziarekin heldu ziren, 28-39. Sentsazioak oso onak ziren baina “beltzeko gizonek” lehia apurtzeko parada galdu zutela zirudien egindako huts batzuen ostean.

Aldageletatik bueltan, Melwin Pantzar eta Thijs De Ridderek aginte makila hartu eta bilbotarrek zuten kontrola areagotu zuten pausoz pauso eta modu konstantean aldea handiagoa izatea ahalbidetu zuten. Hogei puntukoa izatera hekdu zen arren, hirugarren laurdenaren amaieran elektronikoak 48-66koa erakusten zuen. Orain bai, lehia bilbotarren alde apurtuta zegoela zirudien.

Baina denboraldi honetan (iazkoan ere gertatu zen) etxetik kanpo gertatu den moduan, “beltzezko gizonen” gainbehera etorri zen. Pinek zuzendutako gizonen meritua ere bada partiduak hartu zuen kutsua, markagailua iraultzea posible zutela nabaria baitzen momento batzuetan. Lehenengo laurdenean gertatu bezela, etxekoak defentsan legaltasunaren mugetara hurbildu ziren epaileak horrela utzita (Agustin Ubal “beltzezko gizon” ohiak Marvin Jonesi emandako zartakoa kirolez kontako falta ez izatea; batzuetan faltak pitatzeko duten irizpidea ulertzea oso zaila suertatzen da) eta markagailua estutu zuten, 60-68. Baina egoera ez zen gehiago okertu eta Melwin Pantzar eta Tryggvi Hlinasonen bitartez kontrola berreskuratuta, garaipenal ez zion ihes egin Bilbao Basketi. Amaieran 72-84, ligan etxetik kanpo lortutako lehenengoa eta 3-3ko balantzea denboraldian.

Melwin Pantzar (27ko balorazioa, 14 puntu, 5 errebote. 5 asistentzien), Trygvii Hlinason (20ko balorazioa, 9 puntu, 5 errebote, 2 asistentzia, 2 txapel) eta Thijs De Ridder (12ko balorazioa, 15 puntu, 8 errebote, 2 asistentiza) izan ziren onenak beste behin talde sendo bezela jokatu zuen Bilbao Basketen. Kristian KUllamaeren 11 puntuak ere kontuan hartzekoak dira.

Granadaren baitan “beltzezko gizon” ohia den Scott Bamforth nabarmendu zen (17ko balorazioa, 17 puntu) baina ez zen bakarra izan ere Jonathan Rouselle, estatubatuarra bezela Bilbao Basketeko jokalari ohia (13ko balorazioa, 9 puntu, 6 asistentzia) eta Amine Nouaren laguntzarekin (aken honek 10eko balorazioa. 12 puntu lortu zituen) euren taldea norgehiagokan mantentzea lortu baitzuten.

Bilbao Basketen ligako hurrengo lehia ere etxetik kanpo izango da. “Beltzezko gizonek” Gironari egingo diote visita hilaren 10ean eguerdiko 12:30etan erreskadan bigarren garaipena lortzeko esperantzarekin.

 

Argazkia: Bilbao Basket.