Beste behin

Erabiltzailearen aurpegia Asier Figueroa 2024ko aza. 12a, 18:58

Trygvii Hlinasonen partidu erraldoia ez zen nahikoa izan bere estatistikak apurtu zituen Girona mendean hartzeko (100-94)

“Beltzezko gizonen” kontrako lehia hasi baino lehen Gironaren zenbakiak oso txarrak ziren. Soilik erasoko batazbestekoak begiratuta, talde kataluniarrak 69’7 puntu sartzen zituen eta bakarrik 6 hiruko jaurtiketa. Seguruenik Gironaren sortzaile eta presidentea den Marc Gasolen hitzek (aurrera pausua eman behar zutela esan zuen astean zehar) zerikusi zuzena izan zuten bere jokalariek denboraldiko zenbaki onenak egiteko.

Bestalde, beste behin, Bilbao Basketek etxetik kanpo kontrolpean zuen lehia galdu zuen eta era berean aurreko astean lortutako garaipenari jarraipena emateko aukera ere. Hirugarrenez Miribilatik urrun Jaume POnsarnauren mutilek ez zuten 10 puntutik gorako aldea behar bezela kudeatu. Aurretik Murtzian eta Kanaria Handian gauza bera gertatu zen.

Girona 7-4 aurretik jarri zen norgehiagokaren hasieran baina berehala Jaume POnsarnauren mutilek 0-10eko partziala lortu zuten (7-14) eta lehia bukatzeko 13 segundu falta ziren arte lehia menperatu zuten. 88-86 zen marjagailua eta azken erasoan Trygvii Hlinasonek lehia berdintzea lortu zuen Muhammad-Ali Abdur-Rahkmanek huts egindako hiruko baten errebotea hartu eta sartu ostean. Momentu horien bitartean, bilbotarrak jaun eta jabe izan ziren edo behintzat norgehiagoka kontrolpean izan zuten. Diferentziarik handiena 11 puntukoa izan zen norgehiagoka bulatzeko 15 minuturen faltan (40-51).

Markagailua laurdeneka ikusita 17-23, 19-16 (36-39 atsedenaldian), 22-22 eta 30-27 arauzko denbora 88na bukatuz. Luzapenean Fotis Katsikarisenek 8-0ko partzialarekin hasi zuten eta hor amaitu ziren bilbotarren esperantzan. Gainera aurretik gertatu ez bezela, aldea murrizteko baliogarriak izango liratekeen jaurtiketa libreak huts egin zituzten bilbotarrek. Azken bost minutu horietako markagailua 12-6koa izan zen eta, ondorioz, GIronak 100-94 irabazi zuen

Zalantza barik, Trigvii Hlinason izan zen bilbotarren izar nagusia. Pibot islandiarrak 33ko balorazioa lortu zuen 24 puntu (9/9 bikoetan eta 6/6 jaurtiketa llibreetan), 7 errebote, asistentzia bat eta txapel bat jarri ondoren. Zoran Dragic (18ko balorazioa, 14 puntu, 6 errebote, 5 asistentzia) eta Melwin Pantzar (17ko balorazioa, 15 puntu, 3 errebote, 4 asistentzia) ere ondo ibili ziren. Txarrena Xavi Rabasedaren lesioa izan zen. Bilbao Basketek gaur aditzera eman duenez, kapitainak esker eskumuturreko eskafoide hezurra apurtu zuen igandean izandako kolpe baten ondorioz.

Etxeko taldeak 100 puntu eta 12 hiruko lortu zituen. Egin konparaketa hasieran idatzitako zenbakiekin. Banakako zenbakiei erreparatuz, James Nnaji (24ko balorazioa, 15 puntu, 10 errebote), Alhami Durham (22ko balorazioa, 22 puntu, 4 asistentzia) eta Nike Sibande (22ko balorazioa, 21 puntu, 7 errebote) izan ziren etxeko taldeko onenak.

HUrrengo jardunaldian sailkapenean berdibduta dagoen JOventut Badalona hartuko dute “beltzezko gizonek” Bilbao Arenan igandean arratsaldeko 17:00etan.

 

Argazkia: Bilbao Basket