Burua altxa ezinik

Erabiltzailearen aurpegia Asier Figueroa 2024ko abe. 2a, 18:09

Zaragozaren aurkako porrota (82-71) “beltzezko gizonek” jarraian sufritzen duten hirugarrena da.

Girona (100-94), Joventut (79-95) eta azkena Zaragozaren aurka (82-71). Hauek izan dira “beltzezko gizonen” azken emaitzak ligan eta, jarraian jasandako porrot hauen ostean, balantze orokorra 3-6koa da bederatzi jardunaldi jokatu ondoren.

Aragoiko jiriburuan jokaturiko norgehiagokan aurretik izandako akatsak errepikatu zituzten jokalari bilbotarrek, batez ere, tentsio eta intentsitate falta. Konturatu orduko etxeko taldeak hartutako errentza nahiko handia zen eta hirugarren laurdenean Jaume Ponsarnauren mutilen erreakzioa handia izan zen arren, ia ezinezkoa da berrogei minutuko lehia hamarrean irabaztea. Laurdenen emaitzak honakoak izan ziren: 26-15, 13-12 (39-27 atsedenaldian), 17-27, arestian aipatutako susperraldia, eta 26-17 bukaerako 82-71koa jarriz.

Beste behin gako nagusia errebotean egon zen, izan ere jaurtiketetan portzentai berdintsuak izan zituzten bai Porfi Fisac baita Jaume Ponsarnaurenek ere. Etzekoek 44 hartu zituzten eta kanpotarrek 28. Errebotea hartzea ez da altuera kontua soilik (eragin handia duen arren noski) baita ere posizioa hartzea eta indarrarekin joatea eta denboraldian zehar nahiko bigun egon dira “beltzezko gizonak” arlo honetan. Asko dago hobetzeko eta denbora dago horretarako.

15 puntuko balorazioarekin Tryggvi Hlinason izan zen “beltzezko gizonik” onena. PIbot islandiarrak 7 puntu, 9 errebote eta asistentzia bat lortu zituen. Berarekin batera Tomasz Gielo (12ko balorazioa, 13 puntu eta 4 errebote), Kristian KUllamae (11ko balorazioa, 10 puntu, 2 errebote, 3 asistentzia) eta Zoran Dragic (8ko balorazioa, 14 puntu, 4 asistentzia) nabarmendu ziren.

Zaragozan onenak Marco Spissu (26ko balorazioa, 18 puntu, 4 errebote, 6 asistentiza), AJ Slaughter (15ko balorazioa, 12 puntu, 6 errebote, 3 asistentzia), Bojan Dubljevic (13ko balorazioa, 4 puntu, 5errebote)  eta Trae Bell-Haynes (12ko balorazioa, 10 puntu, 5 errebote, 2 asistentzia) izan ziren onenak.

Definizioz derbiak tentsioz beteriko norgehiagokak izaten dira. Ba igande honetan Miribillan jokatuko den Bilbao Basket-Baskonia partiduan normalean baino handiagoa izango da, biek ala biek 3-6ko bañantzearekin heltzen direlako, sailkapeneko bigarren zatian kokatuta (Granda, Lleida eta KOruñarekin berdinduta) eta jaitsiera postuetatik garaipen bakarrera. Derbia eguerdiko 12:30etan hasiko da Bilbao Arenan.

 

Argazkia: Bilbao Basket