Baskoniaren kontra pairatutako porrotaren ostean, “beltzezko gizonek” aurretik zituzten lau neurketak (Lleida, Manresa. Koruña eta Andorra) aproposak ziruditen egoerari buelta eman, jokoa berreskuratu eta garaipenaren bidera bueltatzeko. Horietako lehenengoan ordea eta, bigarren zatian batez ere, bilbotarrak penagarri aritu ziren hamazortzi puntugatik galduz (84-66). Bostgarren porrota segidan eta, batez ere, jarrera aldetik hobetzezko asko zegoen. Denboraldiko tarte honetan maila bereko taldeak izango dituzte Jaume Ponsarnaurenek eta hobek dira irabazi beharreko norgehiagokaka (Real Madrili gailentzea ilusio handia egiten du baina ez du ezertarako balio benetan garrantzitsuak diren lehiak galtzen badira).
Irabazteko beharra hasierako jauzitik ikusi zen “beltzezko gizonen” baitan eta hori islatzen duen datua da hurrengoa: Jaume Ponsarnauren mutilak elektronikoan aurretik ibili ziren beti. Lehia kontrolpean izan zuten. HIrugarren laurdenean kehia apurtzea lortu zuten baina lehenengo zatian ere ez zen Manresa oso lehiakorrik ikusi eta, garrantzitsuena, ez zen etxekoen gainbehera edo deskonekziorik ikusi.
Zenbakiak laurdeneka aztertuz, hau izan zen bilakaera: 27-15, 17-21 (44-36 atsedenaldian) 29-17 eta 15-20 amaieran 88-73 markagailua ezartzeko. Denboraldiko laugarren garaipena eta sailkapenean 14. postuan. Atzean beste hirutalde daude 4-8 balantze berarekin (Granada, bilbotarren hurrengo arerioa den Koruña eta Breogan) eta garaipen bat gehiagorekin 10 eta 13 postuetan kokatutako Lleida. Murtzia. Andorra eta Baskonia daude. Pasa den igandeko norgehiagokaka garrantzi handia zuen sailkapenean ez hondoratzeko.
Zoran Dragic izan zen “beltzezko gizonik” onena, Hegaleko eslobeniarrak, bere anaia Goran harmailetan zegoela, 26ko balorazioa lortu zuen, 24 puntu, 2 errebote eta 3 asistentzia lortuta. Berarekin batera Harald Frey (19ko balorazioa, 19 puntu, 4 errebote, 3 asistentzia), Melwin Pantzar (12ko balorazioa, 13 puntu, 2 errebote, 2 asistentzia), Thijs De Ridder (12ko balorazioa, 12 puntu, 4 errebote) eta Tryggvi Hlinason (12ko balrazioa, 4 puntu, 8 errebote) ondo baino hobeto aritu ziren.
Manresaren baitan, Mario Saint-Supery (18ko balorazioa, 17 puntu, 5 errebote, 4 asistentzia), Derrick Alston Jr. (12ko balorazio, 11 puntu, 6 errebote) eta “beltzezko gizon” ohia den Alex Reyes )11ko balorazioa, 15 puntu, 3 errebote) nabarmendu ziren.
Futbola ez bezela, saskibaloiak ez du etenik gabonetan. Hurrengo jardunaldia larunbatean hilak 28 arratsaldeko 18:00etan izango da. Aurretik aipatu moduan. Bilbao Basketek Koruñari egingo dio bisita azken neurketan ikusitako hobekuntza sendotzeko helburuarekin.
Argazkia: Bilbao Basket,