Markez beteriko garaipena

Erabiltzailearen aurpegia Asier Figueroa 2024ko abe. 31a, 18:00

Ruben Dominguez eta Melwin Pantzarrek "beltzezko gizonen" historian sartu dira Koruñan jokatutako partiduaren ostean. Muhammad-Ali Abdur-Rahkmanek ere arratsalde oso ona izan zuen.  Ligan lehenengo aldiz bi garaipen kateatu ditu talde bilbotarrak  (79-100)

Pasa den asteko Manresaren aurkako garaipen lasaiaren ostean, jarraian bigarrena lortu eta apurka sailkapeneko beheko postuetatik aldentzeko aproposa zirudien norgehiagoka jokatu behar zuten Jaume Ponsarnauren mutilek ligan estreinekoz ari den Koruñaren etxean.

Lehia ez zen ondo hasi ordea. Nahiz eta alde txiki bat hartu, Diego Epifaniorenek  11-0eko partziala lortu zuten lehenengo laurdenaren erdialdean. Zorionez horiek izan ziren bilbotarrek lehia osoan  izan zuten momentu txar bakarra. Pixkanaka erritmoa hartzen Joan ziren lehenengo hamar minutuak 16-15 amaitzeko.

Bigarren laurdebareb hasueran 19nako berdinketa izan zenetik Bilbao Basketek hartu zuen agintea, hirukoetan lehenengo zati horretan kamuts ibili arren. Bigarren hamar minutu gorien partziala 17-23koa izan zen bilbotarren alde Ruben Dominguezek azken segunduan taulak lagunduta lortutako hiruko baten ondoren.

“Beltzezko gizonak” hiruko jaurtiketetan txapelketako portzentzairik txarrenarekin heltzen ziren Koruñara. Eta lehenengo zatian ikusitakoaren arabera ez zirudien gauzak aldatuko zirenik. Baina atsedenalsitik bueltan dinamika guztiz aldatu zen 6’78 metroko marratik. Hori izan zen garaipenaren gakoa beste arlo guztietan nahiko berdinduta egon zen hirugarren laurdenean (24na berdinduta bukatu zen) azken laurdenean Ponsarnaurenek norgehiagoka apurtzea lortu zuten arte  22-38 hamar minutuetan bukaerako 79-100eko markagailua ezartzeko.

Bigarren garaipena jarraian, lehenengoz ACB ligan eta bostgarrena guztira. Jardunaldia amaituta 12. postuan dago Bilbao Basket, aurreko hirurak (9, dagoen Manresa, 10. dagoen Murtzia eta 11. den Baskonia) garaipen batera, hurrengo biak (Andorra eta Lleida) berdinduta eta hurrengo hirurak (15, 16 eta 17. Hurrenez-hurren dauden Granada, Koruña eta Breogan) garaipen bat gutxiagorekin egonda.   

Ruben Dominguez izan zen zalantza izpirik gabe partiduko izarra: 34ko balorazioa, 35 puntu (hiruko jaurtiketetan 10etik 8, bikoetetan 8tik 5 eta batetik bat libreetan), 4 errebote, asistentzia bat eta lapurtutako 2 baloi 23 minutuetan. Hegaleko kadiztarra Bilbao Basketen historian norgehiagoka batean punturik gegien sartu dituen jokalaria bilakatu da (Axel Bouteillek zuen errekorra 34rekin) eta Luke Recker eta Alex Reyes berdindu ditu lehia bakarrean 8 hiruko sartuta. Itzela Dominguezek egindakoa.

Talde bilbotarraren historiako beste marka bat berdindu zuena Melwin Pantzar izan zen. Joko antolatzaile suediarrak 11 asistentzia banandu zituen (baita 17ko balorazioa, 3 puntu eta 6 errebote lortu zituen) lehenago Javi Salgado, Quino Colom, Jonathan Tabu eta Ludde Hakansonek egin bezela.

Eta denboraldiko bere norgehiagokarik onena jokatu zuena ere Muhammad-Ali Abdur Rahkman izan zen. Estatu batuarrk 26ko balorazioa, 24 puntu (hirugarren laurdenean lau hiruko jarraian sartu zituen), 6 errebote eta 4 asistentzia lortu zituen. Aipatzekoak ere Marvin JInesen 12ko balorazioa, 12 puntu eta 5 errebotekin.

Koruñan onenak Goran HUskic (21eko balorazioa, 12 puntu, 8 errebote, 4 asistentzia), Brandon Taylor (20ko balorazioa, 18 puntu,  2 errebote, 6 asistentzia) eta Trey Thompkins (16ko balorazioa, 14 puntu, 5 errebote) izan ziren.

Hurrengo lehia urtarrilaren 2an izango da arratsaldeko 18:00etan. “Beltzezko gizonekin” sailkapenean berdinduta dagoen eta bere baitan “marea beltzarentzat” ezagunak diren Rafa Luz, Felipe Dos Anjos eta Ben Lammers dituen Andorra dator Bilbao Arenara.  

 

Argazkia: Bilbao Basket