Sendotasuna berreskuratzen

Erabiltzailearen aurpegia Asier Figueroa 2025ko urt. 3a, 18:15

"Beltzezko gizonek" ligan hirugarren garaipena jarraian lortu zuten Andorrari 82-74 irabazi ostean 

Bilbao Basketek hirugarren garaipena jarraian lortu zuten atzo Andorrari 82-74 irabazita Bilbao Arenan “marea beltza” osatu zuten 8371 zaleen aurrean (azken denboraldietako batezbesteko jendetza). Jaume Ponsarnauren mutilak lehenengo jardunaldietako sendotasuna berreskuratzeko bidean daude, talde bezela jokatuta, defentsan gogor aritu eta hori oinarri hartuta erasoan ondo ibilita, nahiz eta oraindik ere deskonekzioak duaden (hirugarren laurdena bukatzeko zazpi minuturen faltan markagailua 51-31 zen) eta askotan bikoen gainetik, hiruko jaurtiketak lehenetsi. Matematika basikoa da, hirunaka binaka baino arinago pilatzen dira puntuak baina egunero 6’75 metroko marratik Koruñan bezela 20 jaurtiketa sartzea ia ezinezkoa da. Hori kenduta, taldea duen ahalmenara gerturatzen ari dela berriro ere.

Egutegia zein den jakinda eta ikusita hurrengo hiru norfehiagokak Tenerife, Unicaja eta Bartzelonaren aurka direla, bolada on honetan lorturiko azken hiru garaipen ahuek ezinbestekoak ziren alarma gorria, estuasun eta urduritasunak ekiditzeko. Manresa, Koruña eta Andorra “beltzezko gizonen” mailako taldeak dira (Lleida ere, nahiz eta kataluaniarrak bilbotarrak baino askoz hobeto jokatu) eta hiruroi aurre hartzea berri oso ona da.

Eta atzoko lehiak argi utzi zuen  bi taldeen arteko parekotasuna. Laurdenak 19-17, 24-14 (atsedenaldian 40-31) 22-21 eta 20-22 amaieranko 82-74koa ezartzeko. Aldageletatik bueltan Jaume Ponsarnauren mutilek 11-0eko partizala lortu zuten hiru minutuetan, lehenago esan bezela 20 puntuko aldea lortuz baina Ntxo Ñezkanok zuzendutako mutilak defentsa snedotu zuten eta apurk-apurka ladea murrizten Joan ziren baina gehienez 6 puntura hurbildu ziren. Hortaz, “beltzezko gizonek” denboraldiko seigarren garaipena eskuratu zuten, helburuaren erdia- Jeitsiera postuak ekiditzeko 12 behar dira orokorrean; ikusiko da jardunaldiak aurrera Joan ahala eta arerioen emaitzak zeintzuk diren baina hor jartzen da langa.      

Trygvii Hlinason izan zen “beltzezko gizonik” onena. PIbot islandiarrak 26 balorazioa, 11 puntu, 9 errebote eta 4 txapel lortu zituen. Norgehiagoka oso ona jokatu zuten baita ere Melwin Pantzar (23ko balorazioa, 15 puntu, 7 errebote, 5 asistentiza), Harald Frey (14ko balorazioa, 11 puntu, 3 errebote, 5 asistentzia), Tomasz Gielo (11ko balorazioa, 13 puntu, guztiak bigarren zatian sartuta)) eta Zoran Dragicek (6ko balorazioa, 14 puntu, 7 puntu). Oso zaila da talde batek norgehiagokarik galtzea bost jokalarik hamar puntu edo gehiago lortzen dutenean.

Andorran Jarrick Harding (24ko balorazioa, 24 puntu, 7 errebote, 4 asistentzia), Shannon Evans (19ko balorazioa, 12 puntu, 9 errebote, 3 asistentzia), Sekou Doumbouya (17ko balorazioa, 15 puntu, 4 errebote) eta Ben Lammers (13ko balorazioa, 11 puntu, 5 erebote) izan ziren.

Ia atsedena hartu barik datorkio hurrengo lehia Bilbao Basketi. Bihar, hilak 4, gaueko 21:00etan Tenerifen jokatuko du bertako taldearen kontra. Erronka erreza ez den arren azken hiru partiduetan sendotasunarekin jokatzea eta irudi ona ematea.

 

Argazkia: Bilbao Basket/Aitor Arrizabalaga.